Ereiaroa, ekaineko kultur leihoak

2019-05-29 / oihaneder

Hiru ikus-entzunezkok, bi kontzertuk eta mikro-antzerki batek osatuko dute Ereiaroa, ekainaren 5ean abiatuko den Oihaneder Euskararen Etxeko kultur leihoa. Iratxe Fresneda, Tranpola Antzerki Taldea, Oskar Alegria, Marlik taldea, Maider Oleaga eta Pelax izango dira emanaldien protagonistak. Tranpolaren “Azken antzoki dantza” mikro-antzerkiaz gozatzeko izena eman behar da.

Ekainari  ereiaro ere deitzen omen zaio.

Oihaneder Euskararen Etxean hilabete honetako egitarauari bestelako izaera eman nahi izan diogunez, izena ere aldatu diogu: Ereiaroa, ereiteko aroa, lurra prestatu ondoren hazia bertan barreiatu edo sartzeko garaia. Izan ere, haziak bezala barreiatu nahi ditugu ekain-ereiaro honetan euskal sortzaileen lanak Gasteizen. Lehen hazitik, apurka-apurka, hazi berriak lurra estaltzeari ekingo diote, emeki baina tai gabe. 

Iratxe Fresneda zuzendariaren bigarren film luzeak emango dio hasiera Ereiaroari, ekainaren 5ean. Lurralde hotzak (Cold lands) barren-barrenetik hasten den bidaia pertsonala da. Begiratzeko modu bat. Arnas egiteko bide bat.

Hurrengo egunean, ekainaren 6an Tranpola antzerki taldeko Josune Velez de Mendizabalek eta Gontzal Uribek Azken antzoki dantza mikro-antzerkia taularatuko dute ur-biltegian. Hiru emanaldi egingo dira: 19:30, 20:00 eta 20:30ean. Parte hartzeko izena eman behar da.

Ereiaroaren  11n Oskar Alegriaren Emak bakia baita filma ikusteko aukera egongo da,  izen bereko Man Ray zinemagilearen filmean inspiratutako lana. Hirugarren ikus-entzunezkoa 19an proiektatuko da. Maider Oleaga zuzendari gasteiztarraK Muga deitzen da pausoa dokumentala aurkeztuko du, Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta besteak beste NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat.

Kontzertuen artean lehena ekainaren 13an izango da. Marlik musika talde Zumaiarrak rock-blues erritmoak  ekarriko ditu, country eta swing ukituak emanez. Pelaxen, kontzertuak borobilduko du ereitea ekainaren 27an. Unai Pelayo bakarlari donostiarrak Talkak egiten du didaktika izeneko bere azken diska aurkeztuko du. 

Ikus-entzunezkoak arratsaldeko 19:00etan eskainiko dira Ortuño aretoan. Proiekzioen ostean solasaldia egingo da bakoitzaren zuzendariekin. Kontzertuak eta antzezalana 19:30etik aurrera izango dira, Falerina tabernan eta ur-biltegian, hurrenez hurren.

Ereiaroa, ekaineko kultur leihoak

/ oihaneder

Tres audiovisuales, dos conciertos y un micro-teatro componen la oferta de Ereiaroa, la ventana cultural de Oihaneder Euskararen Etxea que arrancará el 5 de junio. Iratxe Fresneda, Tranpola Antzerki Taldea, Oskar Alegria, Marlik taldea, Maider Oleaga y Pelax serán sus protagonistas. Para disfrutar del micro-teatro “Azken antzoki dantza” que ofrecera Tranpola es necesario inscribirse.

Al mes de Junio en euskera también se le dice ereiaroa. Oihaneder Euskararen Etxea ha querido darle a la programación de junio otro carácter, y por ello le han cambiado el nombre: Ereiaroa, época de siembra, tiempo de enterrar la semilla tras preparar la tierra. El objetivo es esparcir por Vitoria-Gasteiz, como semillas al viento, los trabajos de las y los creadores/as vascos/as. Desde la primera, nuevas semillas cubrirán la tierra poco a poco, sin prisa pero sin pausa.

Ereiaroa arrancará el 5 de junio de la mano de Iratxe Fresneda que presentará su segundo largometraje: Lurralde hotzak (Cold lanas- Tierras frías). Un viaje personal que parte desde los adentros, una manera de mirar, un camino para respirar.

Al día siguiente, el 6 de junio, Josune Velez de Mendizabal y Gontzal Uribe de Tranpola antzerki taldea pondrán en escena el micro-teatro Azken antzoki dantza en el depósito de aguas. Ofrecerán tres pases: a las 19:30, 20:00 y las 20:30. Para participar es necesario inscribirse en la web de Oihaneder (oihaneder.eus).

El 11 de junio se podrá ver Emak bakia baita de Oskar Alegria, trabajo inspirado en  la película del mismo nombre del cineasta Man Ray.  El tercer audiovisual se proyectará el 19 de junio. La directora gasteiztarra Maider Oleaga presentará el documental Muga deitzen da pausoa, un intento de conocer a la política y  profesora euskaltzale Elbira Zipitria, creadora entre otras muchas cosas del paradigma NOR-NORI-NORK.

El primero de los conciertos tendrá lugar el 13 de junio. El grupo de Zumaia Marlik traerá ritmos de rock-blues con un toque country y swing. Coronará la siembra el concierto de Pelax el 27 de junio. El solista donostiarra Unai Pelayo presentará su último disco Talkak egiten du didaktika.

Los audiovisuales se proyectarán a las 19:00 de la tarde en la sala Ortuño.  Tras las proyecciones habrá charlas-coloquio con sus directores/as. Los conciertos y el teatro tendrán lugar a partir de las 19:30, en Falerina taberna y el depósito de aguas respectivamente.