Programazioa

Euskara ardatz, jarduera kultural ezberdinak eta askotarikoak antolatzen dira Oihanederren: aurkezpenak, ikastaroak, erakusketak, kontzertuak, hitzaldiak, zine proiekzioak… Adierazpide artistiko ororen erakuslehio izan nahi du, sorgunea eta formaziorako gunea.

Ziklo, erakusketa eta askotariko ikastaro, deialdi eta ekitaldiek egituratzen dute Oihanederren programazioa.

 Oihanederren programazioa ondoren zehazten diren bost helburu nagusietan oinarritzen da:

  1. Euskararen erabilera sustatzea
  2. Euskarazko sorkuntza suspertzea
  3. Euskararen normalizazioaren eragileen sarea trinkotzea
  4. Kultura erreferente bilakatzea
  5. Euskara eta hizkuntzak aniztasunean aztertzea

Elkarlana proiektuaren balore nagusienetako bat da eta horren ondorioz Oihanederren antolatzen diren jarduera asko horren emaitza dira.