Oihaneder Euskararen Etxea formaziorako espazioa ere bada, euskaraz trebatzeko eta ikasteko tokia. Elkarrekin hezteko eta hazteko gunea.

Formazioan ohiko bidelagun dugu UEU-Udako Euskal Unibertsitatea. Urtero iraupen luzeko ikastaro bat antolatzen dugu erakunde horrekin elkarlanean.

2018tik aurrera “Gazte Sortegiak” sormen eskola ere garatzen da Euskararen Etxean.