Zurea!
Argazkiak ateratzea gustuko baduzu eta horretarako normalean eskura daukazuna erabiltzen baduzu, mugikorra, hain zuzen ere… Hauxe da zuretzako moduko lantegia! Izan ere, argazkia egin eta gero zer? Karretean gorde? Lagunen bati bidali? Tuentin, Facebooken, Twitterren edo Instagramen argitaratu? Eta hobetzerik balego? Eta birala bihurtuko bazenu? Besterik ez dizut kontatuko, etorri ikastarora eta ikusi eta ikasi zenbat aukera dagoen eta nola egiten den.
Arduraduna: Eneka Aranzabal
Kontuan hartu honakoak:
- Telefono mugikorra beharrezkoa da
- Ikastaro irekia da, hau da, adin aldetik ez dago mugarik; hori bai, 12 urte beherakoei heldu batek lagundu beharko die.
- Datak eta ordutegia: Azaroak 22, 23, 29 eta 30.
- Ordutegia: 11:00-13:00
- Parte hartzaile kopurua: 12
- Doakoa
- Izena emateko epea: azaroaren 18ra arte
Izena eman: http://goo.gl/forms/HhIRjBBxAX