Azken antzoki dantza Gontzal Uribe & Josune Velez de Mendizabal

ekaina
06
osteguna
19:30
2019
Ur biltegia

Ekainari ereiaro ere deitzen omen zaio.

Oihanederren hilabete honetako egitarauari bestelako izaera eman nahi izan diogunez, izena ere aldatu diogu: Ereiaroa, ereiteko aroa, lurra prestatu ondoren hazia bertan barreiatu edo sartzeko garaia. Izan ere, haziak bezala barreiatu nahi ditugu ekain-ereiaro honetan euskal sortzaileen lanak Gasteizen.

Gaurkoan Tranpola antzerki taldeak Azken antzoki dantza mikro-antzerkia aurkeztuko digu, Josune Velez de Mendizabal eta Gontzal Uribe aktoreen eskutik. 20 minutuko lan hau 2018ko Off Lokal 100 urteko omenaldian estreinatu zen.

3 emanaldi eskainiko dira Oihanederren ur-biltegian: 19:30, 20:00 eta 20:30ean.

Edukiera mugatua da eta parte hartzeko IZENA EMAN behar da hemen.

Sinopsia: Margarita eta Serafin Principal Antzokian harrapatuta geratu diren bertako bi langile dira, istripu batek tupustean atzeman eta ordutik ehun urteko eraikinean bizi dira. Antzokiko oholtzatik kuple, opera, zarzuela, ballet, errebista baita breaking dance delakoaren izen handiak pasa dira, eta horiek izar guztiak baita Margaritak eta Serafinek ikusi ere!
Principal Antzokia lepo dagoen bakoitzean, sakeleko telefonoaz itzaltzeko oharra entzun ostean, arratsalde horiek guztietan, Margaritak eta Serafinek eszenatokira jauzi eta bere ikuskizuna egiten dute. Baina mamua izateak berea dakar! Publikoak inoiz ikusi ahalko ditu?

Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean antzezle formakuntza egiten ari ziren ikasleek sortu zuten Tranpola Antzerki Taldea 2013an. Auzoeszena programan El vínculo berezko ekoizpenarekin estreinatu ziren oholtza gainean 2015ean.  Baina euren ikasketak ez ziren bertan geratu, antzerkian euren pasioa deskubritu, eta ordutik ikasketa prozesua jarraia izan da. Hartara hainbat taldekide Bartzelonan ari dira egun eta beste batzuk Gasteizko eszena artistikora egin dute jauzi.

Gontzalek eta Josunek Artedramako antzerki jardunaldietan ezagutu zuten elkar 2016an eta ondorengo ikasturtean Baratza Aretoak eskaintzen duen Laborategian ere elkarrekin aritu ziren lanean. 2017an Tranpolako konpainiaren Verónica, ella y yo antzezlanean hartu zuten parte elkarrekin.

Euren arteko elkarlana bultzatu nahian aurrera egin zuten Off Lokalerako ideia originala eta propioa sortuz. Ibilbidean Hannah Whelean Frances dute gidari eta zuzendari. Parasite Kolektiboak erakutsitako irizpide artistikoan ari dira lanean.