Muga deitzen da pausoa Maider Oleaga

ekaina
19
asteazkena
19:00
2019
Ortuño aretoa

Ekainari ereiaro ere deitzen omen zaio.

Oihanederren hilabete honetako egitarauari bestelako izaera eman nahi izan diogunez, izena ere aldatu diogu: Ereiaroa, ereiteko aroa, lurra prestatu ondoren hazia bertan barreiatu edo sartzeko garaia. Izan ere, haziak bezala barreiatu nahi ditugu ekain-ereiaro honetan euskal sortzaileen lanak Gasteizen.

Gaurkoan Maider Oleaga zuzendari gasteiztarrak estreinatu berri duen Muga deitzen da pausoa dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Elbira Zipitria politikari, hizlari, irakasle, euskalzale eta, besteak beste, NOR-NORI-NORK paradigmaren asmatzailea nor izan zen aurkitzeko saiakera bat.

2011n Donostiako Fermin Calbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren solairura lekualdatu zen Maider. Bertan ireki zuen Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen frankismo garai betean. Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua, polemikoa eta maitatua izan zen Elbira aldi berean. Kontatzea merezi duen emakume baten istoria da hau.

Fitxa teknikoa:

    • Gidoia eta zuzendaritza: Maider Oleaga
    • Ekoizpena: Izar Films, REC Grabaketa Estudioa, Gariza Films (EITBren partaidetzarekin; Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Emakunderen eta Erabat-en laguntzarekin; Zazpi t’erdi-ren eta Filmotive-ren lankidetzarekin)
    • Ekoizpen zuzendaria: Izaskun Arandia
    • Ekoizpen burua: Loreto Agirre
    • Ekoizle eragileak: Maider Oleaga, Izaskun Arandia, Jose Luis Rubio
    • Argazki zuzendaria: David Aguilar Iñigo
    • Muntaketa: Pello Gutierrez, Maider Oleaga
    • Jatorrizko musika: Stephane Garin, Stephan Mathieu
    • Zuzeneko soinua: Luca Rullo
    • Soinu diseinua: Jose Luis Rubio
    • Super 8: Iñaki Sagastume
    • Kamera laguntzailea: Maitane Carballo
    • Iraupena: 79 minutu