Pelax Folka, Bluesa, Rock & Rolla

ekaina
27
osteguna
19:30
2019
Falerina Taberna

Ekainari ereiaro ere deitzen omen zaio.

Oihanederren hilabete honetako egitarauari bestelako izaera eman nahi izan diogunez, izena ere aldatu diogu: Ereiaroa, ereiteko aroa, lurra prestatu ondoren hazia bertan barreiatu edo sartzeko garaia. Izan ere, haziak bezala barreiatu nahi ditugu ekain-ereiaro honetan euskal sortzaileen lanak Gasteizen.

Pelax bakarlariak emango dio amaiera Ereiaroako eskaintzari bere diska berria aurkezteko emango duen kontzertuarekin.

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azaroan hasi zen lehen bakarkako emanaldiak eskaintzen, bere ahotsa gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk aurrerago, 2014ko martxoan, bere lehen EPa kaletatu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntzarekin lokalean zuzenean grabaturikoa.

Rockaren maitalea izanik, abestiak atontzeko banda bat osatu zuen 2014ko apirilean. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez izan dira proiektura batu diren musikariak. Honela lehen lan luzea burutu zen, “Cowboy’s Orchestra Saioak” (2015) izenekoa, Iñigo Irazokirekin grabatua Saran.

2017a urte oparoa izan zen Pelaxentzat. Lehenik eta behin, ekainean, bere haurtzaroko lagun eta musika elektroniko ekoizle den Telmo Trenorrekin EP bat kaleratu zuen Pelax eta Telmo Trenor, rocka eta elektronika oinarri dituena.

Bestetik, bere esentzietara itzuliz, urte amaieran rock bandarekin kaleratu zuen bere bigarren lan luzea: Talkak egiten du didaktika (2017). Hau ere Iñigo Irazokirekin grabatu zuen Beran, Iñigo Ozaeta, Andoni Olaetxea eta Iker Vázquezen laguntzarekin.

Egun Talkak egiten du didaktika aurkezten dihardu, banda formatuan zein bakarkako emanaldietan.