Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du.
Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Beñat Garaiorekin elkarlanean. Bidean hainbat lagun gehitu zaizkio, UPV/EHU, Garabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedra, esaterako.
2018-2019 ikasturtean UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen eskaintzaren barruan sartu da eta parte hartzeko izena eman behar da.
Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.
2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiera, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera, kokamera eta ekialdkeo txerokiera Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira.
Ikusi orain arteko saioen bideoak hemen.
Agenda
Denak ikusiAlbisteak
Denak ikusiHistorikoa
Denak ikusiKalaallisut: groelandiera
Txerra Rodriguez eta Eider Palmou
Pirineotako euskalkiak: zuberera eta erronkariera
Argitxu Camus eta Alberto Angos
Mankanyera
Jorge Naur Mango Barai
AnHitzak. Gasteizko Hizkuntza Aniztasuna
Hainbat gonbidatu