Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut.
Ikasturteko azkenengo hizkuntza aurkeztera etorriko dira Txerra Rodriguez eta Eider Palmou: kalaallisut edo groenlandiera.
Kalaallisut edo groenlandiera hango inuitek berba egiten duten hizkuntza da. Gaur egun, ia bertako biztanle guztiek hitz egiten badute ere, kopuru absolutuetan oso gutxi dira: 55.000 biztanle inguru. Badira, hala ere, groenlandiera hizkuntza baino, inuiteraren dialektoa dela dioenik. Hala balitz, Groenlandian beste lurralde guztietan baino hiztun gehiago legoke (Alaska, Kanada, Siberia). Irakaskuntzan, administrazioan eta abarretan da hizkuntzarik erabiliena, baita komunikabideetan ere.
Txerra Rodriguez zuzenbidea ikasitakoa, soziolinguistikan doktore da euskara elkarteen inguruko tesi batekin. Gaur egun, Emunen dabil hizkuntza aholkulari. Horretaz gain, Garaigoikoa izeneko soziolinguistikaren dibulgazio blog bat du Argia aldizkarian eta “Sutondoko kontuak” liburuaren egilea ere bada.
Eider Palmou, Haur Hezkuntza eta Gizarte Heziketan diplomatua, gaur egun Urretxindorra ikastolako Haur Hezkuntzako zuzendaria eta HIK HASIko partaidea da, baita izen bereko aldizkariaren erredakazio batzordeko kidea ere. Bestalde, Ikastolen elkartea eta Semente Galizako eskolen arteko aliantzan lanean ari da.
EMAN IZENA:
Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.
Aurten ere zikloak UPV/EHU, Garabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.
Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.