Aurrez aurreko jardueretan bete beharreko neurriak

2020-06-30 / oihaneder

Hauek izango dira Montehermoso Kulturunea-Oihaneder Euskararen Etxeko aurrez aurreko jardueretan indarrean dauden neurriak:

ORDUTEGIAK

Zentroaren irekiera-ordutegia erakusketen ordutegiarekin bat etorriko da soilik:

  • Astelehena: itxita
  • Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara                      
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00etatik 14: 00etara

ERAIKINEAN

– Maskara nahitaez erabili behar da.

– Lurrean adierazitako markei jarraitu behar zaie.

SARRERA

– Ateen arteko tartean, gel-banagailu hidroalkoholiko bat eta gomendioak ematen dituzten informazio-kartelak daude.

– Informazio-postua manpararekin babestua dago.

IGOGAILUAK

– Igogailua banaka erabili behar da.

ARETOAK

– Espazioen edukiera % 50era murriztu da.

– 1,5 metro egongo dira aulki artean.

KOMUNAK

– Beharrezkoak ez diren gurutzaketak eragozteko banaka erabili behar dira.