AnHitzak. Gasteizko Hizkuntza Aniztasuna Hainbat gonbidatu

urtarrila
20
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik  gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du.

Saio honetan AnHitzak ekimeneko hiru parte-hartzailek beren hizkuntza Gasteizen nola bizi duten kontatuko digute. Horretaz gain, ekimenaren nondiko norakoen berri emango digute, Ruben Sanchez Anhitzak-eko koordinatzailearekin batera.

Gasteizko kaleetan 40 hizkuntza baino gehiago erabiltzen dira,  eta AnHitzak ekimenak aniztasun horren balioa aitortu nahi du. Euskara “gasteiztar berrien” hizkuntzekin lotuz, hizkuntza-aniztasuna ospatu eta bultzatzeko aldarria egin nahi da. 2016an izan zen ekimenaren lehen ekitaldia, eta 2020ko urriaren 24an ospatuko da bigarrena. Egun horretan, Gasteizko aniztasun horren aurpegi eta izenak elkarren ondoan jarri eta partekatutako bide bat hasi nahi da.

Hurrengo emanaldiak

EMAN IZENA:

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.