Mankanyera Jorge Naur Mango Barai

otsaila
17
asteazkena
19:00
2021
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik  gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du.

Urte berriko bigarren hizkuntza izango da mankanyera, Iruran bizi den Jorge Naur Mango Barai guinea bissautarrak aurkeztuko diguna.

Guinea Bissauko hizkuntzarik nagusiena kriola da, jende guztiak erabiltzen du. Guinea Bissaun etnia ezberdin asko daude, eta bakoitzak bere hizkuntza du. Jorge Mangorena mankanyera da, hizkuntza zaharra, ahoz belaunaldiz belaunaldi pasatzen dena. Azken urteetan, Afrikako beste hizkuntza asko bezala, mankanyera ere geroz eta jende gutxiagok daki. Hala ere, oraindik bizirik dago, eta Guinea Bissauko eskualde ezberdinetan entzun daiteke.  Senegalen, berriz, jende gehiagok hitz egiten du. Han, Unibertsitatean hautazko irakasgai moduan eskaintzen dute. Orain dela urte batzuk, “Pukumel” izeneko taldea sortu zuten Guinea Bissau, Senegal eta Gambiako Mankanya etniako hainbat kideren artean. Urtean behin, topaketa egiten dute, ohituren, hizkuntzaren etabarren inguruan hitz egiteko.

Jorge Naur Mango Barai Guinea Bissaun jaio eta 2010eko martxoaren 19an etorri zen Euskal Herrira bizitzera, Irurara (Gipuzkoa). Iritsi eta berehala hasi zen Andoaigo AEKn euskara ikasten. Guinea Bissaun lan ezberdinetan aritu zen: baratza, eraikuntza, ostalaritza… Euskal Herrian dagoenetik, berriz, hainbat enpresatan egin du lan. Laguntzaile soziosanitarioa izateko ikasketak amaituta, Tolosako zahar etxe batean aritu zen lanean. Egun, osasun-garraiorako zertifikatua ateratzen ari da.

Hurrengo emanaldiak

EMAN IZENA:

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.