Sorabiera Ivan Igartua

urria
21
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik  gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du.

2019-2020 ikasturtean bertan behera geratutako hizkuntzetako bat da sorabiera, eta ikasturteko berriko lehenengo saioa izango da eta Ivan Igartua UPV/EHUko irakaslea eta hizkuntza eslabiarretan adituak hurbilduko digu.

Goi-sorabiera eta behe-sorabiera Alemaniako ekialdean (Cottbus/Chóśebuz eta Bautzen/Budyšin hirien inguruetan) hitz egiten diren hizkuntza eslaviarrak dira, mendebaleko eslavieraren barnean azpitalde berezia osatzen dutenak (hizkuntza lekitikoekin eta txekiera-eslovakierarekin batera). Hizkuntza eslaviar (eta indoeuropar) gehien aldean antzinatik datorren gramatika-ezaugarri bat gorde dute: numero duala, singularra eta pluralaz gain. Saxonia eta Brandenburg estatuetan hizkuntza ofizialak dira, baina oso hiztun kopuru mugatua dute (guztira 50.000 inguru). Sorabieraren lehen lekukotasun idatziak XVI. mendekoak dira.

Ivan Igartua Ugarte (Gasteiz, 1972) Eslaviar Filologiako irakasle titularra da UPV/EHUn, baina bere ikerketa-lerroak, hizkuntza eslaviarrez gain, beste esparru batzuetara hedatzen dira: hizkuntzen tipologiara, hizkuntzalaritza historikora eta euskararen diakroniara, besteak beste. Eslaviar hizkuntzen deklinabidea ikuspegi historikotik aztertzen duen ikerlan bat (2005) eta errusieraren gramatika historiko bat argitaratuak ditu (2007), eta berriki (2018an) plazaratu den Euskararen historia liburuaren koordinatzaileetako bat izan da. Hizkuntza tipologiari buruzko sarrera bat prestatzen ari da egun. Ikertzaile eta irakasle egonaldiak burutu ditu Moskun, Parisen, Leipzigen eta Tbilisin.

Hurrengo emanaldiak

EMAN IZENA:

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.