Ilunabarrean dantzan zikloa dantza saioen bueltan egituratzen da.

Balfolkari protagonismoa emanez 2015ean abiatu ostean, Gasteizko musikari eta dantza taldeekin elkarlanean garatu da, baita Euskal Herriko dantzariekin ere. Saio guztietan zuzeneko musika dago.

Dantza saioak hilean behin izaten dira, igande arratsaldetan, urtarriletik apirilera bitartean, Oihanederren klaustroan.

Parte hartzeko gonbidapena behar da. Saioa bakoitza baino 10 egun lehenago har daiteke Oihanederren harreran.