Gonbidapenak agortu dira. Gozatu ikuskizunaz!
Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.
Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako.
Bigarren saioa Josu Garatek (Eibar, 1975) gidatuko du. Dantzaria da, Eibarko Kezka taldean hazia. 1997a geroztik Argia dantzari taldeko kidea J.A. Urbeltzen gidaritzapean, une honetan Martin Zalakain izeneko taldearen azken ikuskizunean dantzan ikus daiteke. Gaur egun Dantzan.eus-en dihardu eta Dantzertiko irakaslea ere bada. Larreko musikaria, MP5 edota Aiko taldeekin aritu izan da dantzaldiak dinamizatzen.
Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak gidatuta, Nika Bitchiaskvili bibolinjolearen laguntza izango du saio guztiotan. Hauez gain, musikari gonbidatuak egongo dira.
Ander Zabaleta (Gasteiz, 1991)
7 urte zituela hasi zen trikitixa ikasten, eta ordutik ez dio hauspoa astintzeari utzi, hamaika otordu, ezkontza eta festa alaituz. Hainbat trikitixa txapelketetan parte hartu izan du, eta munduko txoko ezberdinak ere zapaldu izan ditu trikitixari esker, Estatu Batuak, Holanda edo Austria esate baterako. 2012-an ezagutu zuen balfolk delako mugimendua Belgikan, eta horri esker bere errepertorio eta musika estiloaren mugak asko zabaldu ditu. (Trikitixa irakasle bezala ere aritu izan da hainbat urtez, nahiz eta gaur egun musikarekiko afizioa ospitaleko lanarekin tartekatzen duen, medikua baita bera). Ilunabarrean Dantzan zikloa bideratzen duen laugarren urtea du hau.
Nika Bitchiashvili (Tbilisi, Georgia)
Tbilisiko goi mailako kontserbatorioan ikasketak bukatu bezain laister, Tbilisiko Orkesta Sinfonikoko partaide bilakatzen da, munduko herrialde ezberdinetan kontzertuak eskeiniz (Frantzia, Alemania, Suitza, Turkia, Luxenburgo…) eta musika klasikoko ehundaka CD grabatuz europako hainbat musikari nabarmenekin. Inprobisaziorako grinak bultzatuta, laister murgiltzen da Jazz munduan. Gasteizen bizi da 2001 urteaz geroztik, eta estilo anitzeko musika talde ezberdinekin dihardu, horien artean, Mikel Urdangarin, Txatarreria Keaton, Síndrome de Stendhal, Duo clásico con Guitarra, Sokaire, Internet cafe… (Horretaz gain, soinu-banden grabazio, disko ezberdinen kolaborazio eta ikuskizun askotan parte hartu izan du).
Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da.
Oharrak:
- Epea otsailaren 3an irekiko da goizeko 11:00etan eta 7an goizeko 11:00etan amaituko da.
- Aforoa epea baino lehenago beteko balitz, izen-emateko epea lehenago itxiko da.
- Izena emateko aukera epea irekitzearekin batera jarriko da martxan.
- Oihanederren ere izena emateko aukera egongo da.
- Lagun bakoitzak 2 gonbidapen eskuratu ditzake.
- Aforo mugatua.
Behin gonbidapenak lortutakoan:
E-postan: erosi dituzun sarrerak hurrengo 24 ordutan iritsiko dira zure posta eletronikora. Dena den, erosketa prozesuaren amaieran leiho berri bat irekiko da, momentuan sarrerak gordetzeko edo inprimatzeko botoiarekin.
Mugikorrean edo inprimatuta: jardueraren egunean, Oihanederren harreran aurkeztu ezazu sarrera; zure mugikorrean, edo nahiago baduzu, inprimatuta.