martxoa
15
igandea
19:00
2020
Klaustroa
Oharra: Oihaneder Euskararen Etxeak egoera zail honetan, jasotako gomendioei eta aginduei jarraiki, JARDUERA GUZTIAK BERTAN BEHERA utziko ditu larrialdia baretu arte.
Bosgarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik martxora bitartean hiru folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.
Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako.
Azken saioa Patxi Monterok (Irun, 1966) gidatuko du. Tradiziozko dantza-irakaslea da, plazako dantza tradizionalean espezializatua. Plazetan dantza-gidaria ere bada: Herrixa Dantzan, einGO, Alboka… Herrixa Dantzan dantzaldien sortzailea eta sustatzailea da, 2010etik hileko azken igandeetan Elgetako Espaloia kafe-antzokian egiten dena, urritik maiatzera. Erreferentziazko dantzaldia da inguruko dantza-zaleentzat (Debagoiena, Debabarrena, Durangaldea…). Ilunabarrean Dantzan-en folk dantzaldi baterako euskal eredu bat proposatzen saiatuko da. Hau da, Euskal Herriko tradiziotik, gure dantza-ohituratik eraiki dezakegun folk dantzaldi ‘berritzaile’ eta anitza proposatzen.
Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari
gasteiztarrak gidatuta, Nika
Bitchiaskvili bibolinjolearen laguntza izango du saio guztiotan. Hauez
gain, musikari gonbidatuak egongo dira.
Ander Zabaleta (Gasteiz, 1991)
7 urte zituela hasi zen trikitixa ikasten, eta ordutik ez dio
hauspoa astintzeari utzi, hamaika otordu, ezkontza eta festa alaituz.
Hainbat trikitixa txapelketetan parte hartu izan du, eta munduko txoko
ezberdinak ere zapaldu izan ditu trikitixari esker, Estatu Batuak, Holanda
edo Austria esate baterako. 2012-an ezagutu zuen balfolk delako mugimendua
Belgikan, eta horri esker bere errepertorio eta musika estiloaren mugak asko
zabaldu ditu. (Trikitixa irakasle bezala
ere aritu izan da hainbat urtez, nahiz eta gaur egun musikarekiko afizioa
ospitaleko lanarekin tartekatzen duen, medikua baita bera). Ilunabarrean Dantzan zikloa bideratzen duen
laugarren urtea du hau.
Nika Bitchiashvili (Tbilisi, Georgia)
Tbilisiko goi mailako kontserbatorioan ikasketak bukatu bezain laister,
Tbilisiko Orkesta Sinfonikoko partaide bilakatzen da, munduko herrialde
ezberdinetan kontzertuak eskeiniz (Frantzia, Alemania, Suitza, Turkia,
Luxenburgo…) eta musika klasikoko ehundaka CD grabatuz europako hainbat
musikari nabarmenekin. Inprobisaziorako grinak bultzatuta, laister murgiltzen
da Jazz munduan. Gasteizen bizi da 2001 urteaz geroztik, eta estilo anitzeko
musika talde ezberdinekin dihardu, horien artean, Mikel Urdangarin, Txatarreria
Keaton, Síndrome de Stendhal, Duo clásico con Guitarra, Sokaire, Internet
cafe… (Horretaz gain, soinu-banden grabazio, disko
ezberdinen kolaborazio eta ikuskizun askotan parte hartu izan du).
Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da.
Oharrak:
- Epea martxoaren 9an irekiko da, goizeko 11:00etan, eta 13an amaituko da, goizeko 11:00etan.
- Izena emateko aukera epea irekitzearekin batera jarriko da martxan.
- Aforoa epea baino lehenago beteko balitz, izen-emateko epea lehenago itxiko da.
- Oihanederren ere izena emateko aukera egongo da.
- Aforo mugatua.