Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora, laugarren urtez. Urtarriletik apirilera lau folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Euskal lurralde desberdinetako dantzariek zuzenduko dute saio bakoitza. Guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilariaren gidaritzapean. Eibarko Josu Garate dantzariak gidatuko du lehen saioa urtarrilaren 13an. Parte hartzeko gonbidapenak eskuragai egongo dira Oihanederren harreran, urtarrilaren 3tik aurrera.
Dantzaldi bakoitzean 12-15 dantza bitartean landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako. Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak zuzenduta.
Lehen saioan, urtarrilaren 13an 19:00etan, Ander Zabaleta trikitilariak, Fabien Bucher-ek (gitarra eta mandolina) eta Imanol Zabaletak (gaita, alboka, whistle eta panderoa) berriki sortutako Hika Mika taldeak eskainiko du zuzeneko musika.
Josu Garatek gidatuko du dantza-saioa (Eibar, 1975). Eibarko Kezka dantza taldean hazia, 1997a geroztik Argia Dantza Taldeko dantzaria da J. A. Urbeltz antropologo eta folkloristaren gidaritzapean. 2018an Urbeltzek berak zuzenduriko Martin Zalakain ikuskizunean lehen dantzaria eta protagonista izan zen. Berriki estreinatutako Dantza filman ere parte hartu du. Gaur egun Dantzan.eus proiektuan eta Aiko Taldearekin dihardu lanean.
Otsailean Miarritzeko Agnes Ceccon-ik zuzenduko du dantzaldia. Martxoan Gasteizko Imanol Zabaletaren txanda izango da eta apirilean Elgetako Patxi Monterorena.
Dantzaldietako edukiera mugatua da, beraz parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran. Lehen saiorako gonbidapenak urtarrilaren 3tik aurrera jaso ahalko dira.
Urtarriletik martxora bitartean, zikloak Soka erakusketarekin egingo du bat. Urtarrilaren 18tik martxoaren 3ra egongo da ikusgai Oihanederren.