Paperezko ahotsak

apirila
25
asteazkena
19:00
2018

“Paperezko ahotsak” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia bere  zuzendariarekin, Estibaliz Urresolarekin, Begi Belarri  zikloaren barruan.

1937ko abuztuaren 19an hasten da Paperezko Ahotsak dokumentala, Aguirre lehendakaria Santanderretik erbesteratzen duten unean.

“Gerra galdu dugu baina orain, artearen bitartez borrokan jarraitzeko unea da”. Horrela zuzendu zitzaion Aguirrek Gabriel Olaizola musikariari Eresoinka sortzeko enkargua egin zionean: erbesteratutako euskal artistaz osatutako disziplina anitzeko talde handia.Elkarte honek Paris eta Europako eszenatoki onenak bereganatu zituen artearen boterearen bidez.

Eresoinkaren historia garai hartatik bizirik jarraitzen duten Inazita Olaizola eta Margaritte Truebaren ahotik  kontatzen da.

Estibaliz Urresola Laudion (Araba) jaio zen, eta ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business – Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero Euskal Herria eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean.

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. 2017an Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.

Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.