Oihaneder Euskararen Etxea

» Albisteak » Begi Belarri 2018, ikusi eta entzuteko proposamen berriak

Begi Belarri 2018, ikusi eta entzuteko proposamen berriak

Urte berriarekin batera abian da berriro ere Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2018an. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak elkarlanean antolatuta, urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua izango da. Lau film-dokumental eta film laburren emanaldia eskainiko dira tarte horretan. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19.00etan. Beti bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da. Saio guztiak Oihaneder Euskararen Etxean izango dira.

EGITARAUA:

  • Urtarrilak 31, asteazkena, 19:00: IRRINTZIAREN OIHARTZUNA

Mirentxu Loyartek (Iruñea, 1938) sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia kontatzen du Irrintziaren oihartzunakfilmak. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat da, haren izena ezagun egin ez bada ere.

  • Otsailak 28, asteazkena, 19:00: AMA NORA GOAZ

Solasaldia: Iban Gonzalez (zuzendaria)

1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek. Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean..[+ INFO]

Topaguneak antolatutako film laburren zirkuitua. Euskaraz egindako 8 film labur estreinatuko dira euskal zinegile gazteek eginak. Genero desberdinetako film hauen gidoi zein filmaketa kalitate handiak begi bistan utziko digu etorkizuneko zinemagintzak euskal herrian duen oinarri sendoa [+ INFO]

  • Apirilak 25, asteazkena, 19:00: PAPEREZKO AHOTSAK.

Solasaldia: Estibaliz Urresola Solaguren (zuzendaria)

“Gerra galdu dugu baina orain, artearen bitartez borrokan jarraitzeko unea da”. Horrela zuzendu zitzaion Aguirre Lehendakaria Gabriel Olaizola musikariari Eresoinka sortzeko enkargua egin zionean. Erbesteratutako euskal artistaz osatutako diziplina anitzeko talde handia baten sorreraren ernamuina izan zen hura… [+ INFO]

  • Maiatzak 23, asteazkena, 18:30: ELKARREKIN / TOGETHER.

Solasaldia: Xabier Agote (Albaola elkartea)

1602. urtean espedizio ingeles bat gaur egun Amerikako Estatu Batuak diren kostaldera iritsi zen Bartholomew Gosnold-en gidaritzapean. Maineko kostaldera iristen zen lehen esploratzaile ingelesa izan zen Gosnold. Bere kronikariek bertako indigenekin izan zuten lehen topaketa deskribatu zuten: Euskal txalupa batean zihoazen, arropa europarrez jantzita, eta inguru haietan Donibane Lohitzuneko arrantzale batzuk ere ibili zirela aipatu zuten natiboek… [+ INFO]

Erantzun bat utzi

X