
Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. 2017an Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.
Ziklo honen bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean.
Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.
Agenda
Denak ikusiErraiak
Ekain Martinez de Lizarduy
Caminho longe
Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Historikoa
Denak ikusiBurbunak eta etsayak
Iñaki Sanz-Azkue eta Eñaut Agirre
[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Erroa eta Geroa
Ane Gorosabel, Maribi Ugarteburu eta Arantza Arrien
Izenik gabe 200×133
Enara Goikoetxea