Gure hots Arrate Fernandez

maiatza
11
asteazkena
18:30
2022
Ortuño

Azken 40 urte hauetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoak gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen duen dokumentala da Gure hots.

Lan honetan, Euskal Herriko emakume desberdinen testigantzak jaso dira. 1980 eta 2020 urteen artean kokatzen da eta lau hamarkada hauen berrien iritziekin harilkatua dago. Gai desberdinen inguruan arituko diren zientzilarien, idazleen eta profesionalen ahotik hainbat bizipen eta errelato emango dira ezagutzera.

Oihanederrera dokumentalaren inguruan solas egitera, zuzendari lanetan ibili den Arrate Fernandez gerturatuko da, Nekane Jurado protagonistetako batekin batera.

Fitxa

  • Zuzendaria: Arrate Fernandez
  • Ekoizpena: Arrate Fernandez
  • Kamera: Joseba Ariznabarreta
  • Soinua: Oier Villar de Paul
  • Edizioa: Arrate Fernandez, Helena Nuñez
  • Parte- hartzaileak: Itxaro Borda, Maite Ariztegi, Josebe Iturrioz, Alaia Martin, Esti Besa, Mati Iturralde, Isabel Elizalde, Irantzu Varela, Nekane Jurado, Alizia Aleman, Maddi Zubeldia, Ane Ablanedo, Caroline Philips.
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 100 minutu

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren bitartez euskaraz egindako film-dokumentalak eskaintzen dira hilean behin, urritik maiatzera bitartean GEU elkartearekin elkarlanean.

Emanaldi guztiek bi atal izaten dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatzen da, eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egiten da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 4tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.