GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak, ikasturte honetan ere, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa aurkezten dute. Kultura eragileek euskarazko filmen hileko emanaldiak berreskuratzen dituzte eskaintza interesgarri bezain ezberdinarekin.
Urria eta abendua bitartean, hilabetero filme bat eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Denboraldi honetan fikzioa, dokumentala eta animazioa elkartuko dira hileko azken-aurreko asteazkenetan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.
Hona hemen egitaraua:
- Urriaren 20an, Red Bay
José Antonio Cortés Amunarriz zuzendaria Hondarribi jaioterria duen herrira bueltatzen da bere azkeneko lana sortzeko. Zinegoak, Bilboko gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian estreinatu zen 29 minutuko film labur hau.
Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comette sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin.
Filmaketan script moduan ibilitako Nerea Iza izango dugu hitzaldian.
- Azaroaren 17an, Margolan bat oparitzen didazu?
Abanguardian lan egiten duten hiru kolektibo artistikotan oinarritutako dokumentala da, artista gisa duten garrantzia aldarrikatzeaz gain, kultur sorkuntza gune eta espazio artistiko bezala Euskadik duen lekua ere azpimarratu nahi da. Dokumental honek artista horiei eta beren sortze-prozesuei heltzen die.
Dokumentala eta gero Ainhoa Urgoitia zuzendaria izango da solasaldian.
- Abenduaren 22an, Agur esatea
Gerra Zibilean gertatutako haurtzaroaren eta nortasunaren galerari buruzko istorioa da, baina batez ere, esperantzaz betetako istorio hunkigarria da. Animazio teknika berritzaileak erabiliz, filmak 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten Euskal Herriko ia 4000 haurrei buruzko istorioa kontatzen du. Gurasoei agur presaka esatera behartuta, haur hauek Erresuma Batuan hiru hilabetez egongo zirela uste zuten. 75 urte ondoren, batzuk oraindik bertan daude, betirako gurasoengandik eta ama lurretik banatuta.
Dokumentala ikusi ondoren, ekoizle lanetan aritu den Izaskun Aranda izango dugu.
Sarrera doakoa da, baina gonbidapena erreserbatu behar da ohiko kanaletan. Astebete lehenago irekiko da gonbidapenak hartzeko aukera.