Lakota Aitor Esteban

azaroa
16
astelehena
19:00
2020
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 6. ikasturteak 7 hizkuntza hurbilduko dizkigu: sorabiera, lakota, nasa yuwea, mankanyera, pirineotako euskalkiak eta kalaallisut. Zazpigarrena AnHitzak ekimenetik  gerturatuko diren gonbidatuen hizkuntza multzoak osatuko du.

2019-2020 ikasturtean bertan behera geratutako hizkuntzetako bat da lakota, eta ikasturteko berriko bigarren saioa izango da eta Aitor Esteban Espainiako Kongresuan EAJko bozeramaileak hurbilduko digu.

Lakȟol’iyapi hizkuntza, guk orain arte lakota izenez ezagutua, Ipar Amerikako bosgarren hizkuntza erabiliena da, eta Estatu Batuetako eta Kanadako lur-eremu zabal batean mintzo da. Sioux delako talde etnikoaren hizkuntza da, 25.000 hiztun ditu, eta hiru dialekto nagusi ditu. 2019az geroztik hizkuntza ofiziala da Hego Dakota estatuan (AEB).

Aitor Esteban (Bilbo, 1962) Zuzenbidean doktorea da eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea da berez, Zuzenbide Konstituzionalean. Bere lana dela eta, eta gaiarekiko sentsibilitate berezi batengatik, Amerikako herri indigenen legedia aztertu eta beraiekin harreman estua izan du, batik bat Ipar Amerikako tribu indigenekin. Bere lan akademiko eta profesionalaz gain, politikagintzan aritu izan da eta gaur egun EAJ-ko bozeramailea da Espainiako Kongresuan.

Hurrengo saioak

IZEN-EMATEA:

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 30 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko. Karlos Zurutuzaren aurkezpen-hitzaldia doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.