Laugarren urtez, Ilunabarrean Dantzan zikloa bueltan da Oihanederren klaustroan. Urtarriletik apirilera lau folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan. Urtarriletik martxora, zikloak SOKA erakusketarekin egingo du bat.
Euskal Herriko lurralde desberdinetako dantzariek gidatuko dute saio bakoitza. Bertan 12-15 dantza landuko dira; batetik balfolk jaialdietan ohikoenak direnak: scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka; eta bestetik, egun bakoitzeko dantza gidariak ekarritako proposamen propioak; fandangoa eta arin-arina ere ez dira faltako. Saio guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilari gasteiztarrak gidatuta.
Parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran.
Bigarren saio honetarako gonbidapenak AGORTUTA daude honezkero. Dantza-saioa hasi eta 10 minututara lekua egotekotan (gonbidapena duen pertsonaren batek kale egin duelako) sartzeko aukera egongo da, helduera-ordenaren arabera.
Ander Zabaleta trikitilaria, Ricardo Urrutia (gitarra) eta Nika Bitchiashvili (bibolina) musikariek eskainiko dute zuzeneko musika.
Agnes Ceccon-ik gidatuko du dantza-saioa (Miarritze, 1966) .
Zer da balfolka? Europako herri ezberdinetako tradizioan oinarritutako dantza eta musikaren arteko topaketa bat da. Adin guztietako jendeari zuzendutako dantza eta zuzeneko musika saioak dira, taldeka zein bikoteka dantzatzen ikastea eta ondo pasatzea helburu dutena. Oinarrizko pausuak oso erraz ikas daitezke eta orduan interakzio eta ñabardura amaigabeen mundu batean murgiltzen da dantzaria. Balfolkean zuzeneko musikak garrantzia handia du, erro tradizionalekoa zein garaikideagoa, baina musikarien eskuetan baino, publikoaren oinetan dago benetako magia.
Sekretua: ez dago hitzez azaltzerik, norberak bizi behar du.
Martxoaren 3ra bitartean zikloak SOKA erakusketarekin egingo du bat.