Galiziera

urria
21
asteazkena
19:00
2015

hitzadinamintzo-urria_webHitz adina mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloak, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Bertan hilero hizkuntza gutxitu bat aurkeztuko da, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egingo dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskainiko dira.

Gaurkoan galizierara hurbilduko gara, Galizian, Asturiaseko mendebaldean, Gaztela eta Leongo Bierzo eta As Portelas eskualdeetan eta Cacereseko ipar-mendebaldean hitz egiten den hizkuntza erromantzera, hain zuzen ere. Portugesarekin sistema linguistiko bakarra osatzen du, galego-portugesa, bi hizkuntza hauen arteko antzekotasunak handiak izanik. Egun hiru milioi hiztun inguru ditu eta Galizian izaera ofiziala du. Europan estatu mailako ofizialtasunik ez duen gehien hitz egiten den bigarren hizkuntza da.

Xubín Donostian (Davide Cabaeiro)Isaac Xubín (A Coruña, 1978) irakasle eta idazlearen eskutik begiratuko dugu Galiziarantz. Vigoko Unibertsitatean galiziera Filologian lizentziatua eta galizieraren politika linguistikoan eta plangintzan aditua da Isaac. Argitaratuak dituen lanen artean, galiziera-euskara hiztegia nabarmentzekoa da. Berriki Etxepare institutuaren saria jaso du Joseba Sarrionandiaren poemak biltzen dituen Tempo de exilio lanarengatik.Txerra Rodriguez

Txerra Rodríguez (Derio, 1977) soziolinguista, hizkuntza aholkularia Emunen, Garaigoikoa blogaren kudeatzailea eta Made in Galiza liburuaren itzultzaileak galizieraren aldeko mugimenduak hurbilduko dizkigu solasaldi ireki eta parte-hartzailean.

Aurkezpena Betolaza aretoan izango da.

Bihar, urriak 22, Sés (Maria Xoxe Silvar) abeslari galiziarraren musikaz gozatzeko aukera izango dugu.

Ikusi Hitz adina mintzoren bloga: hemen.

Egitaraua:

  • Azaroa – NAWATERA
    • Azaroak 18: Alan King (Lancashire, Ingalaterra, 1954) euskalari, itzultzaile eta hizkuntzalaria eta solasaldia Tzunhejekat kolektiboko Paula López eta Werner Hernándezekin
    • Azaroak 19: El Tigre y el Venado dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Sergio Sibrián zuzendariarekin (Skype bidez)