Esperantoa Aitor Arana

azaroa
15
asteazkena
19:00
2017

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 3. ikasturtean 6 hizkuntza aurkeztuko dira: Europako frisiera eta kaxubiera, Amerikako kokamera eta txerokiera eta zeinu hizkuntzak eta esperantoa.

Gaurkoan esperantoaren txanda izango da Aitor Arana idazle eta itzultzailearen eskutik.

Esperantoa munduko hizkuntza “asmatu” ezagunena da; zehatzago esanda hizkuntza planifikatua edo eraikia. Zamenhof sendagile poloniarrak asmatu zuen 1887an, “Lingvo Internacia” izenarekin, baina gero esperanto (itxaropena) izena jarri zion, bere goitizenetik abiatuta. Hizkuntza hau sortzearen arrazoi nagusiak bi izan ziren. Alde batetik, mundu zabaleko gizakien arteko komunikazioa erraztea. Bestetik, helburu hori lortzeko hizkuntza hegemonikoek beste hizkuntzak ez zapaltzea. Erraz ikasteko dago pentsatua eta zehazten zaila den arren, 100.000 eta bi milioi hiztun artean ditu.

Aitor Arana (Legazpi, 1963) euskal idazle eta itzultzailea da. Oso gaztetatik hasi zen idazten, euskara irakasle bezala aritzen zen bitartean. Euskal Herriko esperantoaren aditu garrantzitsuena dugu eta berea da 1990ean euskaraz argitaratutako hizkuntza hori ikasteko metodo liburua. Hainbat sari irabazi ditu, bai bere ekoizpenengatik eta baita egindako itzulpenengatik; esaterako: Bernardo Atxagaren Behi euskaldun baten memoriak liburua esperantora. Hizkuntza gutxituen eta euskararen etorkizunarekin kezkatuta, hainbat lan argitaratu ditu eta dialektologian ere bere ekarpenak plazaratu ditu.

Hitz Adina Mintzok munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea du helburu. Munduko hizkuntza aniztasuna balorean jarri eta ezagutarazi nahi du. Hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkeztuko dute. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egingo dira.

Saio guztietan (12 ordu) parte hartzen duten pertsonek ziurtagiria jasoko dute. Horretarako izena eman behar da hemen.

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, Irlandako gaelera, gaskoiera, Guernsey uharteko guernseyera eta frisiera, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa eta lenkera, Asiako kurduera eta hokkienera eta Afrikako tamazightera hizkuntzak landu dira (ikusi zikloaren bloga).