Erroak Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata

abendua
22
asteartea
20:00
2020
Ortuño

Gazteen artean euskarazko kultur sormena sustatzeko Batera deialdia du martxan Oihaneder Euskararen Etxeak, eta gaur aurkeztuko den dokumentala 2019ko deialdian aukeratuetako bat izan zen.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz ezin izan zen ekainean aurkeztu, eta gaur iritsi zaio eguna.

ERROAK -Arabako herri txikietako dokumentala– aurkeztuko dute. Hutsik geratzen ari diren Arabako herri txikietako egoera azaleratu nahi izan dute dokumental honen bitartez: biztanle hauekin elkartu, egon eta beren egunerokotasuna islatu.

Aurkezpenean antolatzaileak, babesleak eta sortzaileak izango gara, hau da, Oihaneder Euskararen Etxea, Laboral Kutxa, Vital Fundazioa, Sergio Azkarate, Irati Lekue, Itziar Hormilla, Nefer Olaizola eta Erlantz Mata.

OHARRAK:

Egoera berezi honetan dokumentalaren ekitaldia bi zatitan antolatuko da:

  • 19:00etan, ekitaldi itxia: soilik crowdfunding kanpainan laguntzaile izan ziren lagunak etorri ahal izango dira ordutegi honetan.
  • 20:00etan, ekitaldi irekia: edonor etor daiteke saio honetara. Gonbidapena eskuratu beharko da horretarako.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira; horretarako jarduera baino astebete lehenago irekiko da aukera:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    1. *E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    2. **Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.

*Gonbidapenak agortu arte.

BESTELAKOAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.