Batera 2020-21 Kultur proiektuak elkarrekin deialdia

urria
20
Asteartea
00:00
abendua
20
Igandea
00:00

Batera, kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntzaren hirugarren deialdia abian jarri du Oihaneder Euskararen Etxeak. Gazteen artean euskaraz garatuko diren kultur-proiektuak sustatzea du helburu deialdi honek.

Antolatzaileek deialdian aukeratutako 3 proiektuetako bakoitzari crowdfunding egitasmo bat martxan jartzen laguntzeaz gain, 2.000 €-ko ekarpena egingo diete.

Proposamenak aurkezteko 2 hilabeteko epea izango dute gazteek, eta urriaren 20tik abenduaren 20ra bitartean egongo da zabalik epe hori.

Euskal Herriko 16-30 urte bitarteko edozein gazte euskaldunei zuzenduta dago Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdia, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede. 

Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, euskarazko lelodun kamisetak egin… landu imajinazioa!

Aurkezten den proiektu bakoitzak gutxienez 3.000 €-ko aurrekontua izan beharko du.

Batera deialdiak Laboral Kutxaren eta Vital Fundazioaren babesa izango du. Horrez gain, Gauekoak programarekin eta Itsulapikoa.eus plataformarekin elkarlanean antolatuko da.

OINARRIAK