BERRINDARTU ETA JAUZI txosten-proposamena Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Luna

martxoa
23
asteartea
18:30
2021
Ortuño

ERAGITEKO JANZTEN

Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloa osatu da Arabagara, Geu, Lazarraga, Alea eta Topagunearen eskutik. Lau saio eskainiko dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Bigarren saioa Topalabe taldeko Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Lunak eskainiko dute datorren martxoaren 23an.

Bizi dugun abagune historiko honetan aukera dugu hizkuntzaren biziberritze-prozesuan jauzi kualitatiboa emateko. Aukera, eta baita premia ere, genituen erronkei, berriak gehitzen ari baitzaizkie, eta aurreko hamarkadetan aurreratutakoa indartzen, elikatzen eta zabaltzen ez bada, irabazitakoa galtzeko arrisku bizia baitugu.

Testuinguru aldaketa honetan, Topalabe taldeak Berrindartu eta jauzi izeneko txostena landu du, hurrengo hamarkadetan euskararen erabileran jauzi hori lortze aldera eman beharko liratekeen pauso handiak irudikatu eta lehentasunez jorratu beharko liratekeen esparruak identifikatu nahian.

Txostenak garrantzi handia ematen dio, luzera begira, lankidetza publiko-soziala eraikitzeko 3 zutabetan ezarri den oinarriari: administrazioen arteko lankidetza, erakunde publiko eta sozialen artekoa eta euskalgintza barrukoa.

Horiek esanda, jauzi handia gutxienez bi esparrutan eman behar dela azpimarratzen du txostenak:

  • esparru ez-formalean, gazteak hezkuntza-sistemaren barruan dauden bitartean irakaskuntza prozesuaren ezinbesteko osagarri izan dadin.
  • eta arlo sozioekonomikoan, hezkuntza-sisteman euskara biziberritzeko egindako ahaleginari segida naturala emango diezaion.

Eta horretarako ezinbestekoak izango dira instituzioen eredua eta gidaritza, euskal hiztun komunitatearen aktibazioa eta sektore guztietako entitateek protagonismoa hartzea.

SAIOA OSORIK IKUSI:

Oharra: eduki hau alea.eus webgunetik hartu dugu, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Moldatu gabea (CC BY-SA 3.0) lizentzia erabilita.

Gainerako emanaldiak

IZEN-EMATEA

  • Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Izena ematen duten lagunek baieztapena jasoko dute aforoa bete arte.  
  • Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hatzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko honako formularioa bete beharko da. 

Matrikula prezioak: 

  • Ziklo osoa: 12 €
  • Hitzaldi bakoitza: 3 €

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

BABESLEAK:

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena laboralkutxa_logo_banda.jpg da
Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 1-Marca-Ayto-Verde-H-300x162.jpg da