Euskararentzat etorkizun hobea nahi dugun gasteiztar euskaltzaleok, aukerak behar ditugu gure amets komunei buruz hitz egiteko. Honetan edo hartan ekarpena egiten ari garenok, sarritan, informazio mugatua dugu, gure inguruan bertan mugitzen ari denaz, edo hemen eta han dauden proposamenez. Esperientziak, metodologiak, bizipenak, ikuspegiak, ikerketak, gogoetak,… ezagutzea eta partekatzea, horiek aberasteko bideak izateaz gain, gure ahaleginetan eraginkorrago izateko moduak ere badira.
Eragiteko janzten. Gasteizko Gasteiztar euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloak 4 saio izango ditu, otsailetik maiatzera bitartean. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.
Egitarau osoa:
- Otsailaren 23an – ALDAHITZ ikerketa eta ULERRIZKETA metodologia – Pello Jauregi Etxaniz
- Martxoaren 23an – BERRINDARTU ETA JAUZI txosten proposamena – Jasone Mendizabal eta Iñaki Martinez de Luna (Topalabe taldea)
- Apirilaren 20an – Herritarrak eta euskara AKTIBAZIORAKO GAKOAK – Maialen Iñarra (Soziolinguistika klusterra), Zesar Martinez (EHUko Parte hartuz institutua) eta Salburua eta Abetxukuko euskara taldeak
- Maiatzaren 25ean – Arabako esperientzia komunitarioak GASTEIZERAKO EREDU? – Gartzen Garaio (Aiaraldeko Ekintzen Faktoria) eta Oskar Garcia de Bikuña eta Jon Ruiz de Pinedo (Lautadako Euskararen Komunitatea).
Saio guztiak izango dira Oihaneder Euskararen Etxean arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Saioetan parte hartzeko izena eman behar da honako formularioa beteta, nahi beste hitzalditan, banaka (saio bakoitzeko 3 euro), edota ziklo osoan (12 euro). Izena ematen duten laguneko baieztapena jasoko dute aforoa bete arte.
Ziklo hau Topagunea, Arabagara, Geu Elkartea, Lazarraga Kultur Elkartea eta ALEArekin batera antolatu da. Babesleak, berriz, Vitoria-Gasteizko Udala eta Laboral Kutxa dira.