Arabako esperientzia komunitarioak G. Garaio, O. Garcia de Bikuña eta J. Ruiz de Pinedo

maiatza
25
asteartea
18:30
2021
Ortuño

ERAGITEKO JANZTEN

Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak

Eragiteko janzten: Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak zikloa osatu da Arabagara, Geu, Lazarraga, Alea eta Topagunearen eskutik. Lau saio eskainiko dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, une eta guneak eskaintzea da.

Laugarren eta azkenengo saioa Aiaraldeko Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaiok eta Lautadako Euskararen Komunitateko Oskar Garcia de Bikuñak eta Jon Ruiz de Pinedok eskainiko dute maiatzaren 25ean.

LAUTADAKO EUSKARAREN KOMUNITATEA.

Euskara erabiltzen duten edo gehiago erabili nahi duten Lautadako entitate egituratuen (kolektiboak, establezimenduak, lantegiak, herriak) eta taldeen (bikoteak, familiak, lagun-kuadrillak) bilgunea da. Komunitate hau Lautadako izaera ezberdinetako taldeak artikulatzeko gunea da. Taldea jartzen du erdigunean, hizkuntza-ohiturak ulertzeko eta aldatzeko sistema eraldatzaile gisa. Komunitateak mugimendu eragile eta iraunkorra izan nahi du. Nahi duten entitate pribatuak eta familiak eta lagun-kuadrillak Komunitatearen kide izan daitezke.

AIARALDEKO EKINTZEN FAKTORIA

Aiaraldea 2020 Gogoeta Estrategikoan JAUZI HANDI BAT egitea erabaki genuen. Hemendik aurrera herritarrei eta kolektibitateari eragiten dieten esparru guztietan (aisialdia, kultura, hezkuntza, ekonomia…) euskaraz egituratuko diren proiektu eraldatzaile berriak sustatzera goaz, gure balioekin bat egiten dutenak (tokikoak, komunitarioak, eraldatzaileak, eraikitzaileak, libreak, feministak…)
Epe luzera begira mantenduko diren proiektu indartsu, serio eta eraginkorrak, zeintzuetan langileak egongo diren eta boluntarioak ere egongo diren. Euskararen komunitate eraldatzailea gero eta handiagoa eta indartsuagoa izatea nahi dugu. Eta horretarako behar diren tresna guztiak sortuko ditugu.


Aiaraldeko eta Lautadako esperientzia komunitarioen berri izan ondoren, prozesu horietatik har litezkeen gako, irakaspen edo eta ereduen inguruko gogoetak partekatu, eta Gasteizko euskararen komunitatea irudikatu eta balizko URRATS KOMUNITARIO baten inguruko iritziak trukatuko dira.

Gainerako emanaldiak

IZEN-EMATEA

  • Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Izena ematen duten lagunek baieztapena jasoko dute aforoa bete arte.  
  • Nahi beste hitzalditan edo ziklo osoan parte hatzeko eman ahal izango da izena. Izena emateko honako formularioa bete beharko da. 

Matrikula prezioak: 

  • Ziklo osoa: 12 €
  • Hitzaldi bakoitza: 3 €

OHARRAK:

  • Egoerak eta maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.

BABESLEAK:

Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena laboralkutxa_logo_banda.jpg da
Irudi honek alt atributua hutsik dauka; bere fitxategi izena 1-Marca-Ayto-Verde-H-300x162.jpg da