Gertu da abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Gasteizko euskalgintzako zenbait eragilek egitarau zabala prestatu dute euskarak 365 egun dituela aldarrikatzeko. Euskararen Astea azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean luzatuko da. Bertan, hitzaldiak, musika, antzerkia, kandelen mosaikoa eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa nabarmentzen dira.
Azaroaren 23an abiatu zen Euskararen Astea, Kike Amonarrizen hitzaldiarekin; Euskaraldia martxan dela iragarri zigun Amonarrizek.
Abenduaren 2an, kandelen mosaikoa eta Erronken Zuhaitzaren inaugurazioa egingo dute GEU elkarteak eta ALEAk. Euskararen Eguna borobiltzeko abenduaren 3an DuDa performance artistikoa hartuko du Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegiak.
EGITARAUA
Azaroak 23, osteguna
Azaroak 25, larunbata
Azaroak 26, igandea
- 09:00 Kantari Gasteiz Karaokea (Zuzenean Alea.eus webgunean)
- 12:00 & 17:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Borobilean
- 19:00 Ikuskizuna: PORTO -Harkaitz Cano eta Maite Arroitajauregi ‘Mursego’
Azaroak 28, asteartea
Azaroak 29, asteazkena
- 10:00 Mintzodromoa Gasteizen Bai Euskarari
- 19:00 Dokumentala: Gure Sor Lekuaren Bila. Josu Martinez (2015)
Azaroak 30, osteguna
Abenduak 1, ostirala
- 12:00 Itzulpen sariak. Haur eta gazte literatura
- 12:30 & 20:30 Strip Tease antzezlana
Abenduak 2, larunbata
Abenduak 3, igandea
-
- 12:00 Zinema: Nur eta herensugearen tenplua
- 18:30 Salburuan 365 egun euskaraz
- 19:30 DuDa ikuskizuna
Antolatzaileen artean, Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Alea, Euskarak 365 ekimena, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea, Euskaltzaleen Topagunea, Sarburu Kultur Elkartea, Berritzeguneak, Jostabi, Katxiporreta, Goiena, Vital Fundazioa, Laboral Kutxa, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala aurkitzen dira.