Oihaneder Euskararen Etxea

azaroa, 2017

29aza19:0021:00Gure Sor Lekuaren BilaBegi-Belarri, ikus-entzunezkoen zikloa19:00 - 21:00

Ordua

(Asteazkena) 19:00 - 21:00

Xehetasunak

Hazparne, 1956. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Franciscon edo eta Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster. Hirurogei urte beranduago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da. Komedia-dokumental honetan Josuk detektibe, humoregile eta ikerlari lanak egiten ditu, baina, batez ere Josu izan da. Frantzia, Argentina, Txile, Kalifornia... bere bilaketa lanetan dokumentaleko protagonistak ere aurkitu ditu: “Beren oroitzapenak entzutea izan da hunkigarriena; pentsa, pelikularen grabaketan elkar ezagutu eta nobioak egin ziren bikote batekin ere hitz egin genuen!". Lortuko al du Josuk osorik euskaraz egindako lehen pelikularen kopia bat aurkitzea? Erantzuna Gure Sor Lekuaren Bila filmak emango digu.
  • Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
  • Irudia: Hibai Castro Egia
  • Muntaia: Txaber Larreategi
  • Musika: Joserra Senperena
  • Irudi posprodukzioa: Maialen Sarasua Oliden
  • Audio posprodukzioa: Xanti Salvador
  • Off ahotsa: Arantxa Iturbe
  • Produkzioa: Ane Antoñanzas, Koro Etxeberria eta Mireia Gabilondo
  • Banaketa: Haizea Belza
Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. Iaz Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da. Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.    
X