Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako IkerGazteren 4. edizioa ate joka dator berriro ere: 2021eko ekainaren 9tik 11ra bitartean Gasteizen egingo da nazioarteko ikerketa euskaraz egitea sustatzen duen kongresua.
2015ean egin zuten lehen aldiz, Durangon (Bizkaia), eta berritasun handia izan zen; ondoren, bi urtean behin egin da kongresua: 2017an, Iruñean, eta, 2019an, Baionan. Eta aurten Gasteizen izango du geldialdia.
Kongresu honek ikertzaile euskaldunen ikusgaitasuna handitu nahi du. Horrez gain, bilgune lanak ere egiten ditu, ikertzaile gazteen sareak trinkotzea eta euskarazko ikerkuntza sustatzea ere baditu jomugan-eta.
Edizio honi dagokionean, aurreko aldien antzekoa izango da, baina pandemia egoerara “moldatuta” dator, hasiera batean behintzat modu presentzialean, hori bai egitarau sinpleagoarekin eta jendea ahalik ea gutxien mugitzeko modukoarekin. Hala ere, egitarau mardula osatu dute, eta kongresua diziplinarteko ikerketa lanak batuko ditu.
Aurkezpen, hitzaldi, solasaldi eta mahai inguruak ere egingo dira, baita saio osagarriak ere. Saio osagarrietako bi Oihaneder Euskararen Etxean egingo dira:
- Ekainak 9, asteazkena (18:30-20:30)
- Mahaingurua: Post-pandemia: mundu berri baterako gogoetak
- Hizlariak: Rakel Gamito (UPV/EHUko irakaslea), Haizea Barcenilla (UPV/EHUko irakaslea), Anartz Ormaza (Arkitektoa)
- Moderatzailea: Aritz Martinez de Luna (ALEAko zuzendaria)
- Ekainak 10, osteguna (18:30-20:30)
- Luzemetraia: Zumiriki
- Solasaldia: Oskar Alegriarekin (zuzendaria).
Posible da oroitzapen berera bitan bidaiatzea? Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Hor dago enbor arteko airea, iragana berpizteko leku bakarra.
Zumiriki oroimenean hondoratze bat da, haurtzaroko basoko egurrezko txabola batean isolatutako lau hilabeteko esperientzia, bi oilo, baratze txiki bat eta 11 eta 36 eta 23 segundotan betiko geldituta erloju bat lagun zituela.
Oskar Alegria (Iruñea, 1973), euskal kazetari eta zinema-zuzendaria da. Emak Bakia baita (2012) film dokumental luzea du lanik ezagunena, Man Ray zinemagilearen 1926ko Emak Bakia pelikulan ageri den etxearen bilaketa ardatz duena; munduko zinemaldi ugaritan erakutsi du, eta hainbat sari jaso ditu. Euskal dantzei buruzko film laburren sorta bat ere egina du, Euskal Kultur Erakundearen eskariz, bai eta Jorge Oteizari buruzko liburu bat ere, non eskultura-egileak beraren irakurgaien orri-bazterretan hartutako oharrak jasotzen baitituen, haren hainbat gidoi-zirriborrorekin batera. 2013-2017 bitartean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 3tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eta Lehendakariaren maiatzaren 7ko 23/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
ANTOLATZAILEA: