Zortzi Yukon Josu Iztueta

abendua
11
asteazkena
19:00
2019
Ortuño

Begi Belarri zikloaren baitan, 2019an izango dugun azken ikus-entzunezkoa Mattin Zeberio tolosar gaztearen Zortzi Yukon izango da.

Alaska eta Kanada arteko lurralde urrunetan, Yukonera urre bila joan ziren haien bideari jarraituko dio 16 eta 64 urte bitarteko zortzikote batek, oinez eta kanoaz. Duela ehun urte igaro ziren haien urratsetan, kide gazteenetik zaharrenera, nork bere esperientzia biziko du. Ikuspegi horiek guztiak eta Yukon ibaiaren handitasuna biltzen ditu istorio honek, 17 urteko gazte baten begietatik. Eta Oihanederrera Josu Iztueta bidaiazale ospetsua etorriko da abentura honen berri ematera.

Zuzendaria: Mattin Zeberio / Iraupena: 45 minutu