Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak Ikimilikiliklik – JA Artzeren unibertsoa erakusketaren testuinguruan antolatu dira.
Jardunaldiei amaiera borobila ematekoa txalaparta jaialdia ospatuko da Falerina Lorategian.
Artze anaiak -Joxean eta Jesus Mari- txalapartaren berreskuratze eta hedatze lanetan oinarrizko zutabe izan ziren 70.eko hamarkadan. Txalaparta jaialdi honek haiek hasitako bideak jarraitzalerik izan duela ikusteko balioko du.
Goizean zehar bi tailer eta ikuskizun bat egingo dira. Zehazki, Gasteizko Txalamako taldeko kideek 7-15 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra emango dute. Horrez gain, Iruñetik Hutsun Txalaparta taldea etorriko da Master Class bat ematera eta Txalaparta hutsa izeneko kontzertu didaktikoa eskaintzera.
Tailerretan eta Master Classean parte hartzeko izena eman behar da honako inprimakia betez ekainaren 14a baino lehen.
Txalamako elkartea 1998. urtean sortu zen, Gasteizko txalapartari talde batek, gure herrialdean musika tresna honen inguruko ezezagupena ikusita, antzinako komunikabide euskaldun honen aldeko ekintza bat antolatzeko une egokia zela pentsatu zuenean. Txalaparta Araba mailan bultzatzea zen helburua. Era honetan lehenengo Txalaparta Maratoia antolatu zen. Ordutik, Txalaparta Maratoiaren Koordinakundea, Txalamako elkartea, egurraren soinua Araban zehar barreiatzen ibili da.
Hutsun Txalaparta taldea 2011an sortu zen eta, urte askoan txalaparta jotzen eta ikertzen egon ondoren, egun Iruñan du bere egoitza,. Taldeko kideak Uharten, Lleidan eta Errotxapean hasi ziren txalapartari munduan, baina orain patuak elkartu egin ditu.
Euren hastapenetan I. Londreseko Txalaparta Topaketan eta Bordeleko Inauteriko kalejiran parte hartu zuten, besteen artean. Halaber, Circuito de musica joven por Navarra-n parte hartzeko aukeratuak izan ziren. 2013ko maiatzean Iruñerriko udalek antolatutako Musika Lehiaketa irabazi zuten.
Hasieratik oso argi ikusi zuten zeintzuk ziren euren inguruan zeuden beharrak. Denok entzun dugu txalaparta noizbait, baina gutxik dakigu nondik datorren edota zergatik jotzen den horrela. Horregatik Txalaparta Hutsa izeneko kontzertu didaktikoa sortu zuten.
Bi urte hauetan, ikuskizuna oso kritika onak jasotzen ari da jendearen eta programatzaileen eskutik, “kontzertu dinamikoa eta didaktikoa”, haien hitzetan.
Txalaparta jardunaldiaren egitaraua:
- 11:00-12:00: Txalaparta hastapen lantegia (7-15 urte) – Txalamako elkartea
- Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra
- 12:00-13:30: Txalaparta Master Class – Hutsun taldea
- Txalaparta joaldi baten atalkako azterketa egingo da, bertan erabiltzen ditugun erritmo eta aukerak landuko dira, arbelean azalduz eta txalapartan joaz.
- Izen ematea: ekainaren 1etik 14ra
- 14:00-15:00: Txalaparta hutsa kontzertu didaktikoa – Hutsun taldea
Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldien egitaraua: