maiatza, 2017
Ordua
Maiatza 26 (Ostirala) 20:00 - Uztaila 2 (Igandea) 14:00
Xehetasunak
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra, Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Arabako
Xehetasunak
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa bideo-instalazioa ikusgai egongo da maiatzaren 26tik uztailaren 2ra, Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian. Arabako Foru Aldundiak antolatuta, erakusketa Oihaneder Euskararen Etxea, Gasteizko Udala eta UPV/EHUko Mikel Laboa katedrarekin elkarlanean antolatu da.
Inaugurazioa maiatzaren 26an izan zen. Bertan Juan Kruz Igerabide idazle eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrako kideak erakusketa bere testuinguru historiko-artistikoan kokatu zuen.
Ikimilikiliklik · JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza bat da; azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuz sortutako erakusketa. Ikusleek irudi, musika eta soinu mundu batean murgilduta, haren obra ezagutzeko aukera izango dute.
Joxe Antonio Artze Agirre -Joxan Artze- (Usurbil, 1939) idazle eta musikariak 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egindako bidaia da Ikimilikiliklik bideo-instalazioa. Oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen letren egilea izateagatik, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai; baita bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik ere. Baina Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Horien isla izan nahi du bideo-instalazio honek.
Gasteizera etorri aurretik, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak, San Telmo Museoak eta MorganCrea sormen-agentziak ekoiztutako lan hau hainbat txokotan egon da bizigai: Donostia, Hendaia, Usurbil, Washington, Arantzazu, Bergara eta Andoainen gozatu ahal izan dute erakusketaz eta denetan izan da arrakastatsu.
- Ordutegia:
- Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 / 18:00-21:00
- Igandeetan: 11:00-14:00
- Egitarau osagarria: Ttapa ttapa, ttaka ttaka, txalaparta jardunaldiak

