Seigarren urtea dugu UEUrekin batera euskararen egoera soziolinguistikoa aztertzen duten ikastaroak antolatzen dituguna.
2020. urte honetan HIZNET, Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikerketa-lanetara jo dugu, eta iazko parte-hartzaileei beren ikerketa-lanak aurkeztea proposatu.
Antolatzaileok uste dugu oso garrantzitsua dela ikertzaile berriei plaza ematea, eta beren lanen zabalkundea egitea; beraz aukeraketa bat egin, gaika antolatu eta “Hizkuntzaren normalizazioa: lau gako eta zortzi azterketa” ikastaroa osatu dugu gai hauetan interesa duten ikasle, irakasle, eta, oro har, komunitate euskatzaleari eskaintzeko.
Lau saiotan antolatuta (motibazioa, jarrera, testuingurua eta aktibazioa), gure hizkuntzaren normalizazioan eragiten duten zortzi gakoren inguruan hausnartzeko aukera ezin hobea izango dugu, beraz.
Saioak hileko azken astearteetan izango dira 19:00etatik 20:30era bitartean.
Urriko saio honetan Zuriñe Gojenola Goitia eta Aintzane Toledo Lardik aurkeztuko digute, testuinguruaren bueltako honako lan hauek aurkezten:
- Zuriñe Gojenola Goitia – Espainiako konstituzioaren mendeko hizkuntza-politika ezberdinen artean EAE-koa eta Kataluniakoa aztergai
- Aintzane Toledo Lardi – Hizkuntzen galera Europa Batasunean. Arriskurik ba ote da oraindik?
Gaian interesa daukan edozeini zuzendutako hitzaldiak dira. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea:
- Saio honetan izena emateko (10 €).
- Ikastaro osoan izena emateko (18 €).
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.