Sortegiak: antzerkia eta zinema

iraila
12
Astelehena
00:01
2016
urria
02
Igandea
23:59
2016

sortegiak izenaAntzerki sormena eta zinema sorkuntza ikastaroek osatzen dute Oihaneder Euskararen Etxeko 2016ko Sortegiak euskarazko sormen ikastaroen eskaintza. Ikastaroak urritik abendura bitartean burutuko dira larunbat goizetan.

Izena emateko epea irailaren 12tik urriaren 2ra bitartean dago zabalik.

Lantegiek alde teorikoa eta praktikoa edukiko dute eta bukatutakoan ikasleek amaierako lana (antzezlana edo laburmetraiak) aurkeztuko dute euskararen etxean bertan. Beraz, euskaraz sortzeaz gain, sortutakoa euskaraz erakusteko aukera izango dute. Era honetan, transmisioaren kateak katebegi berriak izango ditu eta ezagutza eskuz-esku eta ahoz-aho pasako da sortzaile batengandik bestera.

18 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroak dira.

  • Ikastaroen iraupena:
    • sortegiaK2016_webUrriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean. Larunbat goizetan, 11:00etatik 14:00etara
    • 8 saio, 24 ordu guztira
    • Abenduaren amaieran saio estra bat egingo da ikastaroen amaierako lanen aurkezpena egiteko
  • Prezioa:
    • Orokorra: 25 €
    • Langabetu, ikasle eta erretiratuak: 20 € ( Ikasle/langabetu/erretiratu txartela-agiria aurkeztu beharko da)
  • Izena emateko: hemen

    • Irailaren 12tik urriaren 2ra bitartean, biak barne
    • Izena ematearekin batera motibazio testua bidali behar da, ikastaroarekin lotura duen norberaren esperientzia azalduz.  Nahi izanez gero curriculuma ere bidal daiteke
    • Urriaren 3an behin-behineko onartuen zerrenda jakinaraziko da eta ordainketa egiteko epea zabalduko da (urriaren 4tik 10era, biak barne)
    • Behin-betiko onartuen zerrenda urriaren 11n argitaratuko da

Ikastaroak zehaztasunez:

  • ANTZERKI SORMENA: Antzerkiaren bitartez taldea eta norbanakoaren arteko harremanak lantzea da ikastaro honen helburu nagusia, ondo pasatzearekin batera, noski. Antzerkiaren bitartez taldea eta norbanakoaren arteko harremanak lantzea da ikastaro honen helburu nagusia. Gaur egun, eguneroko jardueretan, bakoitzak gurera egiten dugu, gure onerako, antza. Antzerki tailer honen bitartez ekintza indibidual eta kolektiboen arteko harremanak eta mugak ikertzeko saiakera egingo da, parte-hartzaileengan eta publikoarengan galderak sortzeko xedez. Poetikoki esanda, “Guk ni laguntzen naugu” edo “Nik gu laguntzen gaitut” bezalako esaldien aukerak ikertuko dira modu eskeniko batean.Javier Fernandez
    • Irakaslea: Javier Fernández
    • Saioz-saio:
      • 1. Elkar ezagutzeko jolasak: Lotsak, beldurrak kendu eta taldeko kideen arteko konfidantza landuko da.
      • 2. Bat-batekotasun orokorrak: Lehenengo banakakoak, ondoren binakakoak eta taldekoak.
      • 3. Gorputz adierazpena: Talde eta norbanakoaren arteko harremanak landu, espazioa erabiliz eta ariketa fisikoen bitartez. Amaieran talde osoak ariketetan landutako materiala erabiliz eszenatxo bat osatu beharko du.
      • 4. Proposatutako gaiaren inguruan bat-batekotasun lanak: Tailerraren arduradunak proposamenak prest izango ditu, baina parte-hartzaileen ideiak maila berean jarriko dira.
      • 5. Egindako ariketa eta inprobisazioen arteko erlazioez eztabaidatu eta antzezlan bat egiteko ildo edo “argudio” bat pentsatu: Ordura arte pilatutako materialaren, hau da, ikastaroan ikasitakoaren inguruko hausnarketa egin eta ideia orokor bat sortu.
      • 6. 7. 8. Antzezlana/ikuskizuna entsaiatu
      • Aurkezpen publikoa: Antzezlanaren aurkezpen publikoa
  • ZINEMA SORKUNTZA: Zinema sorkuntza da ikastaroaren funtsa eta praktika artistiko honen gorabeherak ulertzeko eta barneratzeko norberaren esperientzia nahitaezkoa da. Abiapuntu honetatik, zinema-sorkuntza keinuak eta keinu horiek aurrera eramateko hartu behar diren erabaki anitzak azaleratuko dira.  Horretarako, modurik aproposena sorkuntza bera da. Zinema ikustea esperientzia pertsonala da, intimoa, baita zinema sorkuntza ere, nahiz eta talde lana ere baden. Ikastaroan zehar zinemaren teorian eta lengoaian ezinbestekoak diren zenbait puntu mahai gainean jarrito dira. Dena dela, ikastaro honen xede nagusia sorkuntza izanik, saioak praktikoak izango dira batez ere. Esperientzia delako ikasteko eta barneratzeko modurik hoberena. Zinema sorkuntzara gerturatzeko lehenengo urratsak elkarrekin ematera animatzen?Maider Oleaga web
    • Irakaslea: Maider Oleaga
    • Saioz-saio:
      • 1. Sarrera: kanpotik barrura: Zinema sorkuntzaren prozesua: erabakiak etengabean hartzearen prozesua. Zinema: irudimena eta errealitatearen artean kokatzen den artea. Errealitateari adi: kanpoan dagoena ikusi eta entzun. Filme zatiak begiratu komentatu. Banakako praktika orokorra martxan jarri.
      • 2. Zinema sortzearen keinua: Behaketa, begiak adi. Nire ikuspuntua/ikusmuga. Planoa. Enkoadraketa. Kanpoan-Barruan. Banakako enkoadraketa praktika martxan jarri.
      • 3. Itxi begiak, entzun!: Soinuaren mundu anitza eta oparoaren barnean. Soinu-mapen tresna. Soinu-jokoak. Banakako soinu praktika martxan jarri.
      • 4. “Kontatu-agerrarazi” tentsioa: Zine sorkuntzaren tentsioen testuinguruan, zerbait kontatu eta, aldi berean, nola azaldu irudi eta soinuekin. Bilaketa prozesua. Gidoia/istorioa. Mise-en-scène (eszenaratzea). Aurreko praktikaren bateratzea. Zinema, lan indibiduala eta lan kolektiboa. Taldeka: gidoi bat landu, gero grabatuko den gidoia.
      • 5. Filmazioaren gorabeherak “in situ”: Filmazioen kontakizunak. Nola egiten da filme bat. Praktikan jarri, eszena bat grabatu guztion artean. Hartu behar diren erabakiak ikusi eta agertzen diren arazoez ohartarazi. Momentuan ikusi egindakoa, gogoeta egin. Aurreko soinu praktikaren bateratzea.
      • 6. Erritmoa, zinemaren funtsa: Barne erritmoa, planoen arteko loturak. Muntaia. Zinema: prestakuntza eta inprobisazioaren erdian kokatzen den praktika artistikoa. Taldeka landutako gidoien bateratzea, filmazioa prestatu, beharrak ikusi, agertu daitezkeen arazoak aurreikusi.
      • 7. Filmazioa taldeka: Hiru filmazio xume aurrera eraman landutako gidoiekin. Gidoi hauek muga estuak izango dituzte, bai iraupena kontuan izanda baita sorkuntza sustatzeko muga formalak ere.
      • 8. Egindakoa ikusi-entzun-pentsatu: Taldeka eta banaka egindako lanak ikusi, guztion artean komentatu. Zinema sorkuntzaren esperientziatik pasa ondoren, zer?
      • Aurkezpen publikoa: Laburmetraien aurkezpen publikoa.