Sorginak Diziplinatu beharreko emakumeak, atzo eta egun

otsaila
20
osteguna
19:00
2020
Ortuño

IKAk aurten 31 urte bete ditu. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuko ditu zenbait gizarte-eragilerekin elkarlanean. Horietako bat duzue hau, Oihaneder (Euskararen etxea) eta Sorginenea (Emakumeen etxea) bidelagun hartuta.

Sorginak, emakume zahar itsusiak, beti lardaskan, lizunkeriei eta aldrebeskeriei emanak, deabruarekin harreman estuan, ukendu eta edabe nazkagarriak prestatzen, arao izugarriak ezpainetan. Horixe, mendeetan zehar saldu zaigun irudia, gure irudimenean finkatu den klixea. Horren adibidea, IKAk berak sortu zenean erabiltzen zuen irudia.

Baina hala izan zen, edo zer dago irudi estereotipatu horren azpian? Azken hamarkadetako ikerketen emaitza oso bestelakoa da. Gauzak oso bestelakoak izan ziren, eta sorginekin hasi zen prozesua ez da oraindik bukatu. Amaia Nausiak 500 urteko doktrinamenduaz hitz egingo digu, eta Maider García de Bikuñak sexu-arloan oraindik ere nagusi diren autoezagutza faltaz eta irudi okerrez.

Eta sorginek hor diraute!!!

Partaideak:

Amaia Nausia Pimoulier: Historian doktorea Nafarroako Unibertsitatean. Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII) tesiaren egilea. 2012an ¿Vírgenes o putas? 500 años de adoctrinamiento femenino (1512-2012) liburua plazaratu zuen Erein argitaletxearekin. Bere ikerketa gaiak: amatasuna, emakumeen lan mundua iraganean, sorginen ehiza eta, orokorrean, emakumeek Historian zehar pairatu dituzten jazarpen mota ezberdinak. Eusko Ikaskuntzako Proiektu arduraduna eta ohiko kolaboratzailea hainbat hedabidetan.

Maider García de Bikuña Quintana: GasteizkoEMAIZE Sexologia Zentroko sexologoa, Psikologian lizentziatua eta Sexologian espezializatua da. 2002an Emaizen hasi zen lanean. Bere lan eremuen artean Sexuen Heziketa, emakumezkoen ahalduntze tailerrak (prostituzioa, migratzaileak, helduak…), gizarte-eragileen prestakuntza eta komunikabideetan kolaboraborazioak ditu gaur egun, aholkularitzan, amatasun/aitatasun positibo eta gazteekin aisialdian lan handia egin duelarik ere. “Sexualitatean Xirikatuz” (Erein argitaletxea) liburuaren egileetako bat da.

Bideratzailea: Elena Cercadillo Villazan: Sorginenea, zure etxe feminista egitasmoko partaidea.

IKA (r)ekin elkarlanean