Sastraka Erakusketa

maiatza
06
ostirala
19:00
2022
maiatza
29
igandea
19:00
2022
Ur biltegia

Sastraka erakusketa maiatzaren 6ean arratsaldeko 19:00etan irekiko da Gasteizko ur-biltegi zaharrean.

Sastraka egitasmoa Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatuta, arlo ezberdinetatik datozen beste hiru artisten artean burututako erakusketa da. Jose Ignacio Agorretak 25 olio margotu ditu, Imanol Ubedak 12 kantu musikatu ditu eta Imanol Rayok 36 argazki egin ditu. Lan intimistak, soilak, atenporalak osatu izan dituzte eta Sastraka egitasmoak ezaugarri horiek denak barnebiltzen ditu. Guzti honekin Oihaneder Euskararen Etxeko ur-biltegi zaharrean maiatzaren 6tik 29ra ikusi ahal izango dugun liburuaren argitalpena eta erakusketa burutu dute.

Pello Lizarralde (Zumarraga, 1956)

Hilargiaren hotzikarak (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera eta zazpi eleberri eta bi ipuin liburu kaleratu ditu geroztik. Tartean da Larrepetit (Erein), 2003ko Euskadi Saria eraman zuen nobela. Iaz Argiantza (Erein) eman zuen argitara, 1980ko hamarkadan giroturiko nobela. Itzulpengintzan ere aritua da. Bereak dira Natalia Ginzburgen Hirira doan bidea (Igela) eta Arratseko ahotsak (Igela), zein Gianni Celatiren Denak hasperenka (Igela) nobelen egokitzapenak.

Jose Ignacio Agorreta (Iruñea, 1963)

Bakarka 30 erakusketa baino gehiago egin dituen margolaria da. Bere lanak bilduma publiko askotan topatuko dituzue: Nafarroako Museoan, Iruñeko Udaletxeko Arte Garaikidearen bilduman, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Gustavo de Maeztu Museoan, Nafarroako Kutxaren fundazioan, Nafarroako Parlamentuan, Bartzelonako Agrupación Mutuan, Nafarroako ONCEren Fundazioan edota Bordeleko Association Culturel Quai des Chartrons elkartean.

Agorretak bizi isila irudikatu du gela huts hauetan: goiz arrunt bat; arratsalde aspergarri batek utzitako giroa; ezerezaren osteko lasaitasuna. Gerta zitekeenaren nostalgia irakurtzen da mihiseetan, iradokitzen diguna gauza hurbilenetan denborak utzitako arrastoan egon daitekeela gure memoria: pareta higatuan, aulki abandonatuan, leiho ondoko errezela urratuan, harri pilatan.

Imanol Ubeda (Tolosa, 1973)

Don Inorrez ezizenarekin ari da azken urteotan baina Imanol Ubedak ibilbide luzea osatu du euskal musikan. Deabruak Teilatuetan rock taldean eman zituen lehen urratsak eta Bide Ertzean taldearekin ibilbide luzea bezain oparoa osatu zuen. Horretaz gain, Peiremans taldeko buruetako bat da, Gorka Urbizu kantariarekin batera. 2018ko udaberrian, Don Inorrezen estraineko diskoa plazaratu zuen: Mugiro bila. Power pop estilora lerrokatzen ziren disko hartako kantak. 2019ko udazkenean, new americana estilora hurbiltzen den single bat plazaratu zuten: Dardara hura. Lan horretako kanten hitzak Pello Lizarralderenak dira eta azala José Ignacio Agorreta margolariak osatua da. Don Inorrezek disko berri bat aurkeztu zen 2021ean: Esku hutsik izenekoa.

Imanol Rayo (Arbizu, 1984)

Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan ikasi zuen zinema zuzendaritza, eta idazketa zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztanbiderekin. 2011n bere opera prima zuzendu zuen: Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako Bi anai film luzea, aurrenekoa, Donostiako Zinemaldian Zinemira saria jaso zuena. 2019an Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eleberrian oinarritutako Hil Kanpaiak grabatu zuen. 2020ko Zinemaldian lehian egon zen filma, Zuzendari Berriak sailean. 2021eko udan bere film berria aurkeztuko du, Iñigo izenekoa, Ignazio Loiolakoaren konbertsioan oinarriturikoa.

Erakusketaren ordutegia

Ostegunetan eta ostiraletan: 18:00–20:00
Larunbatetan: 12:00–14:00 / 18:00–20:00
Igandeetan eta jaiegunetan: 12:00–14:00

Ekintza osagarriak

Honako hauek izango dira erakusketaren inguruan antolatu diren ekintza osagarriak:

  • Irekiera-ekitaldia: maiatzaren 6an 19:00etan
  • Don Inorrez [Kontzertua]: maiatzaren 8an egingo da, goizeko 12:30etan. [Gonbidapenak: hemen]
  • Bisita gidatua: maiatzaren 14an, artistek beraiek burututako erakusketaren bisita gidatua egongo da, goizeko 12:00etan. [Gonbidapenak: hemen]

OHARRAK:

  • Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.