Sad Vacation

uztaila
28
ostirala
22:00
2017

Kortxeak & Krispetak musika eta zinema zikloaren hirugarren saioan Sad Vacation: The last days of Sid and Nancy dokumentala proiektatuko da.

Saioa 22:00etan hasiko da Falerina Lorategian. Filma jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin proiektatuko da. Sarrera librea da lekuak bete arte.

  • Zuzendaria: Danny Garcia
  • Urtea: 2016
  • Herrialdea: Espainia
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa

Sinopsia: Zer gertatu zen 1978ko urriaren 12an Chelsea Hotelean? Benetan izan al zen Sid Vicious Nancy Spungen-en heriotza eragin zuen labankadaren egilea ? Sad Vacation dokumentalean aurkituko dituzun galdera batzuk dituzu horiek, baita erantzunak ere , Punk Rock generoan izandako bikote doilorrenari buruzko dokumental bikaina baita. Haien arteko harremanen nondik norakoak azaltzen dituzte, eta amaiera puntua jartzen diote, Huey Morgan (Fun Loving Criminals), Bob Gruen, Howie Pyro (D-Generation, Danzig), Roadent (Sex Pistols, roadie eta konfiantzazko laguna) eta Sylvain Sylvain (New York Dolls) artistek.

Aurten zikloa Zineleku eta Filmazpit programekin elkarlanean antolatu da. Filmazpit Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da eta Donostia Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, Donostia Kulturak kudeatzen du.