“Paperbizi” eta “Euskaldun-berriak?” Estibaliz Agirre & Kauldi Iriondo

ekaina
20
osteguna
20:00
2019
Ortuño + Jovellanos

Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdian saritutako Paperbizi eta Euskaldun-berriak? proiektuak plazara jauzi egingo dute gaurkoan.

Gasteizko Kauldi Iriondo eta Estibaliz Agirre gazteek, Crowdfunding kanpainen bitartez  erdietsitako lanak aurkeztuko dizkigute 20:00etatik aurrera.

20:00etan, Ortuño aretoan, Paperbizi, Gasteizko begirada anitzen arte-liburua aurkeztuko du Esti Agirrek.

Pertsonei buruzko proiektua da honakoa; argazkilaritza, marrazkigintza eta euskara lotu dituena arte-liburua. Parte-hartzaileen aztarna utziko duena Gasteizen.

20:30ean, Jovellanos aretoan, Euskaldun-berriak? erakusketaren inaugurazioa izango da. XXI. mendeko Euskal Herriko komunitate euskaldun berria islatzen duen argazki proiektu dokumental honek hiri zein herri txikitako euskara eta euskaldunen ahotsei irudia ematen dio. Uztailaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Bi aurkezpenetan crowdfunding kanpainetan agindutako sariak banatuko dira: arte liburuak eta ilustrazioak Paperbizi egitasmoaren kasuan; eta argazkiak formatu eta euskarri ezberdinetan Euskaldun-berriak? proiektuan.

Gauekoak (r)ekin elkarlanean