Mintzalagunak. Sare bat inguruan, bidelagunak alboan Dokumentala & Mahai-ingurua

urria
31
asteazkena
19:00
2018
Ortuño aretoa

Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje bereziak irekiko du  Begi-Belarri zikloaren ikasturtea, Goiena telebistak iaz egindako ikus-entzunezkoa. 

Ordu erdi inguruko erreportajea da eta Debagoieneko bederatzi lagunen esperientzia pertsonalak jasotzen ditu. Horiei gehitzen zaie Topaguneko mintzapraktikako eragilea den Arrate Illaro.  Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.

Egun Euskal Herrian 6.000 lagun inguruk dihardute 1.200 mintzalagun taldetan banatuta.

Gaurko emanaldiak Gasteizko  Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera emango du. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egingo da eta bertan honako lagunek hartuko dute parte:

  • Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
  • Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria
  • Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
  • Karmele Oria: Gasteizko mintzalaguntzailea