Mapuzugun Wallmapu EH elkartea

urria
24
asteazkena
19:00
2018
Ortuño aretoa

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 4. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: mapuzugun-a, maoriera,bretoiera, hassaniera, parmera eta lemkera.

Ikasturte berriko lehen hizkuntza mapuzugun-a izango da. Hizlarien artean Iban Gartzia Wallmapu-Euskal Herria elkartekidea, Mauro Millan Lof Pillan Mahuizako longkoa (maputxe liderra), Ana Ramos indigenen borroka prozesuetan espezializatutako antropologia doktorea, Sergio Marinao Mapuzuguletuaiñ elkarteko kidea eta Ana Llaupi Quidel Koz koz de Panguipulliko legebiltzarreko kidea egongo dira. 

Parte hartzeko izena eman behar da.

Hitzaldiaren ostean estreinatu berri den Mai da bai dokumentala proiektatuko da. Dokumentalaren proiekzioaren sarrera librea izango da, 20:15etik aurrera.

Hizkuntzaren jatorrizko izena  mapudungun edo mapuzugun da. Egun Txile eta Argentinako hiztunak batuta  258.410 hiztun ditu.  Mapuzugun hizkuntzaren zifrak kritikoak izan arren, oraindik ere hiztun geruza garrantzitsua bada. 2007ko inkesta soziolinguistikoaren arabera, Araucaniako eskualdean 54.972 inguru dira gaitasun maila altua dutenak. Horrek honakoa esan nahi du: biziberritzea lana egin daitekeen oinarrizko talde  batean oinarritzen da eta ez dagoeneko hilda dagoen hizkuntza  batetik, hiztunik gabekoa. Horrek esan nahi du ikus-entzunezko erregistroak, elkarrizketak, hiztegiaren gehikuntza, erabilerarik ez duten hitzak berreskuratu, etab.  egin daitezkeela.

Wallmapu-Euskal Herria irabazi-asmorik gabeko erakundea da.  Elkartea ordezkapen politikorik gabea da, autonomoa eta herri mugimendutik eta herri mugimendurako sortua. Maputxeen herriaren errealitate historiko, politiko, kultural eta espirituala Euskal Herrian ezagutzera ematea bilatzen du. Internazionalismoaren, maitasunaren eta elkartasunaren bitartez, arlo desberdinetan bi herrien arteko harreman naturalak sortzea du ere helburu. Txile eta Argentinako estatuen inposaketarengatik egunerokotasunean herri maputxeak pairatzen duen errepresio, arrazakeria eta lur gabetzea salatu, eta lagundu eraikuntza nazionalean, politikoan eta kulturalean askatasun oso bat lortzeko bidean pausuak emateko, Maputxe Herriari eta munduko jatorrizko herriei kendutakoa berreskuratzeko.

Aurten lehen aldiz zikloa UEUren eskaintzaren barruan sartu da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

  • Hitz Adina Mintzo:

Oihaneder Euskararen Etxeak 2015ean sortu zuen Hitz Adina MintzoBeñat Garaiorekin elkarlanean. Zikloak munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberastea eta hizkuntza aniztasuna balorean jartzea eta ezagutaraztea du helburu. Bertan hilero, hiztun ezberdinek, nor bere hizkuntzan aditua, hizkuntza bat aurkezten du. Saio bakoitzean marko teorikoa eskaintzeaz gain hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko tailerrak egiten dira.

  • 2015etik hona aurkeztutako hizkuntzak:

2015etik hona Europako galiziera, asturiera, aragoiera, katalana, galesera, gaskoiera, guernseyera, frisiera, Irlandako gaelera eta kaxubiarra, Amerikako nawatera, quichuera, kaqchikelera, maya yucatekoa, lenkera eta ekialdeko txerokiera , Asiako kurduera eta hokkienera, Afrikako tamazightera eta mundu mailako esperantoa eta zeinu hizkuntzak landu dira (ikusi saioen bideoak).

2018-2019 ikasturteko egitaraua:

  • Urriak 24, asteazkena:Mapuzugun
    • Wallmapu Euskal Herria elkartea & Mai da bai dokumentala
    • Saio honetan izena emateko hemen
    • Dokumentalaren proiekziorako sarrera librea izango da (20:15)
  • Azaroak 14, asteazkena: Maoriera
    • Imanol Miner normalizazio teknikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Urtarrilak 16, asteazkena: Bretoiera
    • Metig Jakez-Vargas kazetaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Otsailak 20, asteazkena:Hassaniera
    • Elyem Chej Gizarte Hirigintzako teknikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Martxoak 20, asteazkena: Parmera
    • Sara Agnetti fisioterapeuta
    • Saio honetan izena emateko hemen
  • Apirilak 10, asteazkena:Lemkera
    • Jon Mikel Intsausti informatikaria
    • Saio honetan izena emateko hemen