Mai da bai (eta ezetzik ez dago) Dokumentala

urria
24
asteazkena
20:15
2018
Ortuño aretoa

Hogei urteko bizi esperantza ematen diote maputxeen mapudungun hizkuntzari. Gaur egungo haurrak heldu bihurtzerako, hila izan daiteke. Baina halabehar horren aurka ari denik ere bada, Mapazugulentuaiñ elkartea esaterako.

Biziberritze prozesu horretaz ari da, hain zuzen ere, Mai da Bai (eta Ezetzik ez dagodokumentala. Garabideren eskutik, Imanol Eppherre, Eider Ballina eta Anne Baskaran Wallmapuraino gerturatu dira, errealitate hori pantailara eramateko. 

Dokumentala Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituen testuinguruan eskainiko da, izan ere, urriaren 24an mapuzugun hizkuntza aurkeztuko da.

Dokumentalaren proiekziorako sarrera librea da.

Hitzaldian parte hartzeko izen eman behar da.