Lurralde desoreka eta despopulazioaren fenomenoak geroz eta arreta eta interes gehiago pizten du. Izan ere, hirien indartzea mundu mailako prozesu bat da, hirigune horietatik kanpo bizibidea edukitzea zailtzen duena. Joerak joera, despopulazio eta desorekatze prozesuak bizi dituzten landa-eremuak eta herriak beren lurraldeen garapena berrorekatu eta jasangarriagoa egiteko ekimenak abian jartzen ari dira. Nolabait, etorkizuneko aukera berriak aprobetxatuz, dauden lurralde-desorekak eta landa-ingurunearekin sortutako zor historikoa zuzentzen saiatzen dira. Asko dira Araban horren adibideak.
Lurralde oreka da Eusko Ikaskuntzaren lan ildo nagusietako bat. Azken urteetan ekimen ugari jarri ditu martxan gai hau lantzeko eta ekitaldi honekin Gasteiz eta Arabako jendartera zabaldu nahi du eztabaida. Herri txikien errelato eta balioei buruzko hitzaldi batekin hasiko da saioa. Horren ondoren, beren ekimenak landa eremuetan martxan jartzeko erabakia hartu duten ekintzaileak mahai inguru batean bilduko dira, zuzenean ezagutzeko zeintzuk diren apustu horren aukerak eta mehatxuak.
Eusko Ikaskuntzak lurralde orekaren alorrean 2022 urtean zehar Araban abian jarriko duen proiektuaren aurkezpen labur batekin amaituko da ekitaldia.
Egitaraua
- 18:00 – Irekiera_Angeles Iztueta (Eusko Ikaskuntza)
- 18:15 – Hitzaldia: Foroaren aurkezpena eta azalpen metodologikoak_Ion Muñoa (Deustoko Unibertsitatea)
- 18:45 – Mahai-ingurua: Lurralde oreka ekintzaileen ikuspegitik_Amaia Gabilondo (Garaion), Gartzen Garaio (Aiaraldeako Ekintzen Faktoria) eta Aritz Ibañez (Mendialdea Irratia).
- 19:30 – Aurrerapena: Herri Txikien Akademiaren Arabako pilotuaren aurrerapena_Joseba Bergaretxe (Eusko Ikaskuntza)
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduerara 5 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.