Laburbira

martxoa
14
asteartea
19:00
2017

labubira_2017Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan Laburbira 2017az gozatzeko aukera izango dugu oraingoan. Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako film laburren zirkuituaren XIV. edizioa abian da eta 2017ko martxoaren 9tik apirilaren 12ra bitarte martxan izango da Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokotara euskal zinea hedatuz.

Gasteizen martxoak 14 dituenean egongo da ikusgai. Aurtengo Laburbiran euskarazko zortzi ekoizpen izango ditugu:

begi-belarri-kartela-17GEU elkarteak iaz abiatutako Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloak bidelagun berria du aurten; Oihaneder Euskararen Etxea. GUtik ZURA: Iragana, oraina eta etorkizuna, Basker, Mugaminak, Laburbira 2017, Arrakala eta Maitia nun zira? lanek osatuko dute ikasturteko kartela.

Iazko eskaintza egonkortu eta sendotze aldera, hilabetero film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 19.00etan. Iaz bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.