Laburbira: euskarazko film laburren zirkuitoa

martxoa
14
asteazkena
19:00
2018

Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak,  15.edizioa beteko du 2018an. Otsailaren 28tik martxoaren 28ra bitartean, hemen eta euskaraz sortutako laburmetraiak erakutsiko ditu herriz-herri.

Bergaran hasi eta Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri eta hiri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València.

Gasteizen GEU elkartea eta Oihaneder Euskararen Etxea batu dira Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako zirkuito honetako film emanaldia eskaintzeko. Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan eskainiko da emandaldia.

Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezek osatzen dute aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat. Bat izan ezik, beste guztiak 2017koak dira, eta zortzi filmen artean 77 minutuko proiekzio entretenigarria osotu da publikoari eskaintzeko.

XV. Laburbiraren kartelera:

Laburbira 2018, filmeen txostena deskargatzeko: klikatu hemen

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa 2016an abiatu zen GEU elkartearen ekimenez. 2017an Oihaneder Euskararen Etxea batu zen, eta ordutik elkarlanean antolatzen da.

Ziklo honen bitartez hilabetero euskarazko film-dokumental bat eskainiko da. Salbuespenak-salbuespen, emanaldiak asteazkenetan izango dira arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.