Kriola Wednesday Silva

otsaila
19
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Hitz Adina Mintzo hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloaren 5. ikasturteak 6 hizkuntza hurbilduko dizkigu: judu-espaniera, erromintxela, sorabiera, kriola, lakota eta nasa yuwea.

Ikasturteko laugarren hizkuntza kriola izango da eta Wednesday Silva Ginea Bissaun jaiotako oñatiarrak hurbilduko digu.

Kriola Portugesetik eratorria da eta Senegaleko hego-mendebaldeko, Gambiako eta Ginea Bissauko hainbat etniaren ukitu nabarmenak ditu. Cabo Verden ere bada hitz egiten duena. Azken bi herrialde hauetan bi hizkuntzak koofizialak dira. Urruneko hizkuntza badirudi ere, portuges edota gaztelania pixka bat dakienarentzat kriola ulergarria suerta liteke. Kriola da bere ama-hizkuntza eta gaur egun, hobeto edo okerrago bada ere, erabiltzen duena.

Wednesday Silva Bissaun jaio zen 70. hamarkadan. Hainbat tokitan aritu ondoren, ikasteko grinak bultzatuta, Atlantiar itsasoa zehartu zuen. Hamabost bat urte pasa zituen han, bera bezalaxe edo baliabide gutxiagorekin bizi zirenen artean, eskura zuten apurra elkarbanatzeko prest zegoen jendeaz inguraturik. Egoera hari esker bete zuen bere ametsa, eta orain dena izatera iritsi. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da.

Hitz Adina Mintzo zikloa UEUren ikastaro eskaintzen barruan sartzen da. Horiek horrela, parte hartzeko izena eman beharko da. Ziklo osoak 25 €ko prezioa du. Saio solteetan parte hartzeko aukera ere egongo da. Kasu honetan 5 € ordaindu beharko da saioko. Itziar Idiazabalen aurkezpen-hitzaldia doakoa izango da.

Aurten ere zikloak UPV/EHUGarabide eta Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren babesa du.

Zikloan parte hartzen duten EAEko unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat eta UPV/EHUko ikasleentzat homologatutako ikastaroa izango da (behin gutxieneko asistentzia ziurtatu eta parte hartze ziurtagiria lortuta).

Hurrengo saioak